Sustatu logoa Teknologia albisteak

Indymedia Euskal Herria abian da

jalgihadi! - irratia.com
2002-01-08 19:01

Ekimen horrek ez zuen interes komertzial bat bere atzetik; ez zen erakunde jakin baten fronte mediatikoa; ideologia aurrerakoia zuten pertsonen ahalegin kolektibo baten emaitza baizik.

Indymediak, kaleko hiritarra kronista edota kazetaria bihurtzeko gonbitea egiten du. Informazioaren garaian, komunikazioa boterea bihurtu da, horregatik komunikazioaren demokratizazioa behar dugu. Horretarako Indymediak argitarapen irekia komunikazio sistema plazaratzen du, bakoitzak kronika, argazkia, soinua edota irudia dagoen tokitik bidali dezake. MIGek, (Medio independienteen guneek) bai sarean baita aurretik deitutako bileretan ere, eztabaida irekiak egin behar dituzte. Asanbladek kontsentsuaren bitartez funtzionatzen dute.

Nahiz eta Seattlen jaio, Indymediaren portalak hainbat herrietan sortu dira. Lehenengo, EEBBetako hiri nagusietan: San Francisco, Baltimore, Bufalo, NYC. Geroago, bere bizilagun Kanadiarrek ideiari ekin zioten baita ere. Bi urte igaro dira ekimen hau martxan jarri zenetik, eta dagoeneko 60 atari inguru daude mundu osoan. Besteeak beste, hiri eta herri hauetan sortu dira Indymedia atariak: Israel, Brasil, Argentina, Chiapas, Bartzelona, Portugal, Congo, Nigeria, Italia, Alemania, Belgika, Hawai, Noruega, Errusia... Une honetan, Euskal Herrian bezala; Kroazia, Eslobenia, Palestina, Uruguai, Hong Kong, Atoarean (Zelanda Berria) ari gara Indymedia proiektuak martxan jartzen

Indymedia Euskal Herria proiektuaren hastapenak Leioako Hackmeeting-ean aurkeztu ziren pasa den urteko urrian. Bertan lehendabiziko asanblada egin zen Indymedia Euskal Herria ekimeneko helburuak ezarriz:

-Euskal Herrian jorratutako informazio alternatiboa eta horizontala lantzeko tresna bat sortzea interneten, eraldaketa sozialaren alde eta autodeterminazioaren alde zabalik dauden prozesuak laguntzeko. -Herri eta gizarte mugimenduentzat erreferentea izatea informazioa lortzeko orduan. -Errealitate soziopolitikoaren inguruko hausnarketentzat erreferentea izatea, beste komunikabideetan lekurik ez duten ahots kritikoek eta disidenteek egunero planteatzen dituzten hausnarketei lekua eskainiz. -Herri eta gizarte mugimenduek sortutako informazioa zabaltzea. -Informazioaren elkartrukea eta interesa duten gaiei buruzko eztabaidak erraztea. -Euskal Herriaren egoera zintzotasunez kanpora zabaldu. -Euskarak interneten duen presentzia areagotzea -Komunikazio horizontaleko tresnak garatzea. -Globalizazioaren kontrako borrokei babes independientea ematea. -Euskal Herriko herri eta gizarte mugimendua eta nazioarteko mugimendu aurrerakoien arteko lotura izatea.

Indymediako guneak osatzeko, teknikoki, software librea eta kode irekiak erabiltzen dira. Indymediak Active software-a erabiltzen du. Programazio hau Australiako informatikari batzuen lana da, eta herri mugimenduentzako aproposa da. Software hau doakoa da. Indymedia Euskal Herriak Indymedia Globaleko printzipioak onartzen dituenean, eta bere sorrerako printzipioak sarean argitaratzen dituenean, Indymedia zentralak helbide elektroniko propioa emango dio. Bide luzea gelditzen zaigu oraindik. Laguntza ezinbestekoa zaigu, bai kolektiboengandik zein hiritarrengandik. Bakoitzak bere herritik edota bere auzotik parte har dezake proiektu honetan. izan untsa, eta parte hartu!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu