Microsoft Office-ren monopolioaren aurrean, tresna askeetan sinesten dugunontzako tresna ezinbesteko bezain baliogarri bilakatu zaigu OpenOffice proiektua.
Sun microsystems-ek 2000ko urriaren 13an, aspaldi aitortu bezela, bere produktua den StarOffice Open Source edo Kode Irekiaren munduan sartu zuen(GNU Lesser General Public License (LGPL) lizentziapean) eta horrekin batera OpenOffice proiektuaren sorrera aditzera eman zuten. StarOffice eta OpenOffice-ren arteko lotura Mozilla eta Netscape-ren artean mantentzen duten lakoa da. Hau da, nohizbehinka Netscape entrepresak Mozillaren kodea librea hartu eta bere bertsio "komertziala"(nahiz eta saldu ez) sortzen du. Ba hauen kasuen, berdintsu.
Esan bezala, OpenOffice %100 doakoa eta (Windowszaleendako bereziki) MS Office 2000-rekin bateragarria. Gaur egun 0.641C bertsioa azkenduta daukate Linux, Solaris eta Windows sistema eragileendako. Mac bertsioan oraindik lanean ari dira. Azken bertsioa jaisteko hemen.
Hasiera batean ingelesezko bertsioa baino ez duzue aurkituko baina bestelako hizkuntzetara itzultzeko proiektua ere martxan daukate. Euskarazko bertsioa izatea, Kode Irekiaren munduko edozein produktuarekin gertatzen den lez, gure esku izango dugu. Talde bat eratu eta itzultzeari ekitea besterik ez dago.
Proiektu osoaren lana zenbait proiektu txiki ezberdinetan banatu dute. Hauetako proiektu bakoitzean jendearen partehartzea erabat irekia da eta hala nahi duenak izena eman, kodea jaitsi eta egindako aldaketak taldearen antolatzaileari komunikatzea besterik ez dauka.
StarOffice-k ez bezala idazmahairen kontzeptua atzean utzi du eta aplikazio bakoitza bereizita aurkituko dugu. Hauxek dira dakartzan 5 aplikazioak: StarOffice Writer(testu prosezatzailea), StarOffice Calc(kalkulua eta analisia), StarOffice Impress(aurkezpenak sortzeko tresna), StarOffice Math(formula-editorea) eta azkenik StarOffice Draw(tresna grafikoa). Agian oraindik ere faltan soma liteke datu-baseak sortu eta kudeatzeko aplikazioa, nahiz eta OpenOffice zenbait datu-base irekitzeko gai izan.
Testu prosezatzaileak eta kalkulu orriak (gehien erabili ditudanak) nire behar guztiak bete dizkidate inongo arazorik gabe. Beste tresnen gaineko iritzi finkorik ezin dut plazaratu, behar bezala probatu ez ditudalako. Hori bai, produktu definitiboa izateko oraindik bide luzea egiteko falta duen ekoizpen oro lez, arazo bakarra estabilitatea da. Zenbaitetan sistemako errorea azaltzeko joera nabaria du(batez ere Windows plataforman) baina beste aldetik ere 0.6 bertsioa izateko esan behar dut nik uste baino errore gutxiago eman duela.
Bukatzeko, alde batetik Linuxzaleei esango nieke lan-plataforma osatuagoa izateko gertuago gaudela OpenOffice-ri esker eta bestaldetik Microsoft-ek daraman joera suntsitzaile eta baztertzailerekin nazkatuta dagoen edonori erranen nioke, OpenOffice-rekin aukera ona bezain profesionala daukala Ms Office-ren monopolioaren hatzaparretatik askatu eta tresna libre batekin lan egiteko.
Sun-en kode irekiko proiektu guztien gaineko info gehiago jasotzeko: hemen
pd: Portzierto LOGOa ikusi eta ea zerbait ezaguna egiten zaizuen
Belarri Handia kode irekiaren alde ?? ;-)
Erantzun
Sartu