Sustatu logoa Teknologia albisteak

Potter? ba, deabruaren ama esangura ei du

Sergio - Eibar
2001-12-03 21:12

Mundu osoan hedatu den fenomenoa da J.K. Rowling idazle eskoziarrak sortutako pertsonaiarena. 47 hizkuntzatara itzuli dute liburua. Euskal Herrian ere 10.000 ale saldu dira eta 80.000.000 ale ditu salduak munduan. Izugarria 11 urteko sorgin honek lortu duena.

Baina badakizue zer esan gura duen Potter hitzak hizkuntza diabolikoan? deabruaren ama. Harrotu ditu hautsak izenak ere. Zenbait ikastetxe erlijiosotan debekatu egin dituzte liburuak 2001. urtean gauden arren.

Harry Potterrek badu webgune horroroso bat. Geldoa eta ez oso erakargarria. Dinamikoa? agian, baina geldoa seguru. Pazientziarik baduzu sartu Izena eman dezakezu Hogwarts-en. Umeentzako liburua dela? ez dute hori esaten estadistikek. Umeen pelikula dela? atzo egon nintzen ikusten eta ez zegoen umerik beteta zegoen aretoan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu