Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera Gasteiz, Bilbo, Iruña eta Donostian ibili dira. . Estreinakoz Gazteizko Printzipal Antzokian aritu ziren eta azken bi saioak Kursaal jauregian eskaini zituzten eta gu bertan izan ginen. Hauetan entzulego gazteenari pailazo-taldeak bere ibilbidean zehar jasotako doinuak oinarri harturik sortutako ikuskizuna eskaini diete, eszenatokian Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Orfeoi Txiki eta Orfeoi Gazte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta baita ezusteko gonbidatu ugari batera bilduaz, guztiak Xabier Zabalaren musika zuzendaritzapean.
Ikasturte amaierako festa handi hau Orkestraren egoitzan prestatzen aritu ziren azken hilabeteetan. Musika, Kantua, Dantza, Antzerkia eta beste asko nahasten dituen ikuskizuna sortu zuten prozesu honetan. Sentitu, pentsatu, ekin! izeneko ikuskizun honetan, 15 doinutik gora bildu dituzte, baina bertsio sinfonikoan. Hauen artean, “Marimotots”, “Maite Zaitut”, “Abuela Maria Luisa”, “Muxu-truk” eta “Eutsi goiari, ijito!” kantak daude besteak beste. Ikuskizuna Euskadiko Orkestraren Musika Gela zikloaren parte da, musika ikasgeletara gerturatzea helburu duena. 2013/2014 denboraldiariaren amaiera ospatu dute ikuskizun honekin.
BIDEO-ERREPORTAJEA
Erantzun
Sartu