2022ko otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra, eta pasa den larunbatean, sarrera-hitzaldia irakurri zuen sorterrian. Euskara eta literaturaren ateak zabaldu zizkioten pertsonak omendu nahi izan zituen irakurraldian: herriko basilikan eginiko lehen irakurketak, Labayru, Xabier Kintana, Eusebio Erkiaga... Ostean, kresalez blaitutako bere ibilbide poetikoa aletu zuen, luze-zabal.
Erantzun
Sartu