Gaur betetzen dira 20 urte Wikipedia sortu zela. Ingelesezko produktu bat zen orduan, baina urte berean, 2001eko abenduaren 6an, sortu zen euskarazko lehen ekarpena. Euskarazko azala eta bertsio beregaina, nolabait, 2003ko azaroan sortu zen. Gaur egunean, hizkuntz komunitatearen neurriari begiratuta, ekarpen kolaboratibo gehientsuen duen bertsioetako bat da Euskarazko Wikipedia.
The Economist aldizkariak grafiko batzuk kaleratu ditu, hizkuntza desberdinetako wikipediak nola ari diren hazten. Herrialde aberatsenetako hizkuntza nagusietakoak indartsuago ari direla ikusi dute, baina hizkuntza nolabait esatearren "azpigaratuek" hazteko potentzial handiagoa dutela ondorioztatu dute.
Grafiko berezi batek arreta deitu digu. Konbinatzen ditu Barne Produktu Gordina per capita, eta Wikipediako editore aktiboak milioi pertsonako. Zenbait hizkuntza kokatu dituzte mapan.
Non legoke euskal wikipedia hor? Euskal wikilari batzuen kalkuluen arabera...
Ohar batzuk goikoari buruz (eta kreditua Kepa Sarasola wikilariari):
Hortaz, ekarpenak egiten dituzten wikilarien aldetik, euskarazkoak badu pozterik. Wikipediako artikuluen gorakadan ere ikusten da hori: 369.000 artikulu baino gehiago goaz une honetan, baliteke 2021ean 400.000ko mugara iristea.
Grafikoek erakusten dutena, egunerokoan gauzatzen da Euskarazko Wikipedian. 2020 hasiera honetako puntu batzuk nabarmentzeagatik:
Zorionak Wikipedia! Zorionak guri!
Bat egin nahi ospakizunean? Euskarazko Wikipedia editatzea denon esku dago, eta Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko bazkide izatea ere bai (5 euro urteko bazkidetza).
Erantzun
Sartu