Sustatu logoa Teknologia albisteak
opendataeuskadi

Open Data Euskadi

Datu irekiak, publikoak (Eusko Jaurlaritza): opendata.euskadi.net

Artikuluak

Euskarazko itzultzaile automatikoaren datubase lexikoak askatuta

Open Data Euskadi
Open Data Euskadi
2016-05-20 15:19

Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoak oinarrian erabiltzen diren datubase lexikoak askatu ditu Jaurlaritzak, Open Data Euskadi datu irekien atariaren bitartez.

Demo bat Euskadiko hauteskunde emaitzak multzokatuta aztertzeko

Open Data Euskadi
Open Data Euskadi
2015-12-18 18:32

Open Data Euskadin daukagun datu-multzo osoenetako bat da hauteskunde emaitzena. Ez bakarrik Eusko Legebiltzarrerako emaitzak, baizik eta beste hauteskunde prozesu guztietakoak, 1977tik, hor daude, udalerri guztietako emaitza konpletoekin. Datu horiek berrerabiltzeko demo bat aurkezten dizuegu hemen-.

Euskadi.eus-etik datozen 60 datu-sorta formatu gehiagotan: JSON, XML eta Excel

Open Data Euskadi
Open Data Euskadi
2015-02-01 10:04
Euskadi.eus-etik datozen datu-sortak hiru formatu gehiagotan eskaintzeko lan egin dugu Open Data Euskadin azken hilabeteotan Hemendik aurrera, mota horietako datuak honako modu hauetan publikatuko dira:
  • Euskadi.eus-eko biltzailearen APIa
  • Excel
  • XML
  • JSON 

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak, bisualizazio erakargarri batean

Open Data Euskadi
Open Data Euskadi
2012-10-24 10:20

Irekiak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak web formatuan argitaratu ditu, datuak osorik, modu interaktiboan eta oso modu bisualean ikuskatzeko. Aurrekontuak (http://aurrekontuak.irekia.euskadi.net) aplikazioa, gainera, mugikorretarako ere egokitua dago. Datuen oinarria Open Data Euskadiko datutegiak dira, baina zifra gordinetatik bisualizazio erakargarri bat eraikita.

Mugikorretarako aplikazioa, SPRI eta EuskadInnova-ren informazioa jasotzeko

Open Data Euskadi
Open Data Euskadi
2012-09-28 11:59

SPRIk, Euskadiko sustapen ekonomikorako erakunde publikoak, bere informazioa zabaltzen duen aplikazio mugikor bat garatu du. Erabiltzaileei albiste,ekitaldi eta laguntza-jakinarazpenei buruzko informaziorako sarrera eta zerbitzu eta diru-laguntzetarako sarrera errazten ditu aukera berri honek, eta SPRIren eta inguruko ekimenen berri ematen du, hala-nola Enpresa Digitala edo Euskadi+Innova ekimenen berri.

Lur Entziklopedia, hiru urratsetan askatua

Open Data Euskadi
Open Data Euskadi
2012-07-17 14:11

Lur Hiztegi Entziklopedia eta Lur Entziklopedia Tematikoa 1990ko hamarkadako lan mardulak izan ziren. 2009an, eduki hauek eskuratu zituen Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, eta harrezkero, argitalpen digitalerako prestatu izan ditu. Lan horien azken emaitza izan da edukiak guztiz liberatzea Open Data Euskadi webgunearen bidez.

Udan EAEn izango diren kultura ekitaldiekin osatutako mapa sarean

Open Data Euskadi
Open Data Euskadi
2012-07-10 10:52

Udan festarik festa ibili nahi baduzu, tresna interesgarria duzu Belen Saez CleverMaps enpresako kideak sortu duena: mapa bat osatu du EAEko kultura ekitaldiekin, Kulturklik webguneko APIan oinarrituz. Nahi duzun data aukeratu, eta webguneak egun horretan ekimenak dauden herri guztiak erakutsiko dizkizu. Gainean klik eginez gero, zer dagoen ikusiko duzu, baita lotura bat ekitaldiaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko ere.


Argazkiak.org | Udako ekitaldien mapa © cc-by-sa: sustatu

Jarraitu gaitzazu