Euskarazko itzultzaile automatikoaren datubase lexikoak askatuta
2016-05-20 15:19
Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoak oinarrian erabiltzen diren datubase lexikoak askatu ditu Jaurlaritzak, Open Data Euskadi datu irekien atariaren bitartez.
Datu-multzo honetan, itzultzaile automatikoaren lexiko elebidunak modu irekian jartzen ditugu eskuragarri: lexikoak 4 fitxategitan eman ditugu TBX formatuan (TermBase eXchange):
- Gaztelania-euskara (22.33 MB.)
- Euskara-gaztelania (21.9 MB.)
- Ingelesa-euskara (14.3 MB.)
- Euskara-ingelesa (16.05 MB.)
TBX formatua XMLan oinarritzen den ISO estandarra da, testu edo XML editore bat bezala editatu daitekeena, lexiko eta terminologia trukatzeko asmoarekin.
Erantzunak kargatzen...