Sustatu logoa Teknologia albisteak

Udan EAEn izango diren kultura ekitaldiekin osatutako mapa sarean

Open Data Euskadi
2012-07-10 10:52

Udan festarik festa ibili nahi baduzu, tresna interesgarria duzu Belen Saez CleverMaps enpresako kideak sortu duena: mapa bat osatu du EAEko kultura ekitaldiekin, Kulturklik webguneko APIan oinarrituz. Nahi duzun data aukeratu, eta webguneak egun horretan ekimenak dauden herri guztiak erakutsiko dizkizu. Gainean klik eginez gero, zer dagoen ikusiko duzu, baita lotura bat ekitaldiaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko ere.


Argazkiak.org | Udako ekitaldien mapa © cc-by-sa: sustatu

Festarik ezagunenak klasifikatuta ditugu gure buruan inongo egutegiren beharrik gabe, baina ekitaldi ezberdinen berri emango digun tresna edukitzea ez dator gaizki. Hori egin du Belen Saezek, eta hemen klik eginez kontsulta dezakezu. Webgunea gaztelaniaz zabaltzen da defektuz, baina euskarara aldatu daiteke.

Open Data Euskadi ekimenaren parte da honakoa, eta horregatik, kode guztia eskuragarri dago nahi duenarentzat. Hemen aurkituko dituzu xehetasun gehiago, Belen Saezek berak azalduta.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu