Mugikorretarako aplikazioa, SPRI eta EuskadInnova-ren informazioa jasotzeko
2012-09-28 11:59
Aplikazio berria eskuragarri dago Apple-ren App Store-an (Iphone eta Ipad gailuentzat), eta Google Play webgunean (Android gailuentzat). Tresna elebiduna da, euskaraz ere badabil, eta berdin dio zure mugikor edo tabletaren konfigurazioa zein den euskaraz erabili ahal izateko.
Aplikazioarekin, unean uneko informazioa izango duzu albiste, ekitaldi eta laguntza berriei buruz, eta, oro har, SPRIren webgunean transmititzen diren nobedade guztiak ezagutu nahi dituzten profesionalentzat eta enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen komunikazio guztiei buruz.
Hemendik instalatu dezakezue aplikazioa:
- Iphone/IPad -> http://itunes.com/apps/spri
- Android -> https://play.google.com/store/apps/details?id=net.actualiza.Spri
Erantzunak kargatzen...