Teknologia albisteak

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak, bisualizazio erakargarri batean

Erabiltzailearen aurpegia
2012-10-24 : 10:20

Irekiak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak web formatuan argitaratu ditu, datuak osorik, modu interaktiboan eta oso modu bisualean ikuskatzeko. Aurrekontuak (http://aurrekontuak.irekia.euskadi.net) aplikazioa, gainera, mugikorretarako ere egokitua dago. Datuen oinarria Open Data Euskadiko datutegiak dira, baina zifra gordinetatik bisualizazio erakargarri bat eraikita.

Aurrekontuak webgunea egiteko lana David Cabo garatzaileak zuzendu du, Civio Fundazioko kidea da eta Espainian ezaguna da hainbat ekimen bultzatu dituelako, horien artean, gurearekin duen harremanagatik, Dondevanmisimpuestos delakoa. David Caborekin batera lan egin dute Juan Elosua bisualizazio garatzaileak eta La Personnalite euskal enpresak (diseinatzaileak eta informazioaren arkitektoak, Donostian kokatuak).

Garapen ikusgarri hau HTML5-ekin egina dago, eta diseinu arduratsu edo responsive esaten denarekin egina dago, mugikorretan ere ikuskatu ahal izateko. Azpiegituran Ruby on Rails dago eta Javascript D3 ere erabili da. Garatutako kodea askatu ere egingo da (oraindik ordenatu beharra dago).

Aurrekontuak aplikazioa lau atalez osatuta dago:

  • Ikuspegi orokorra. Datu-base historiko baten bidez ikus daiteke zenbatekoa izan den urte bakoitzeko diru-bilketa (2003a eta 2012a artean), zenbat bideratu den Eusko Jaurlaritzara, administrazioak zein diru-iturri dituen eta, azkenik, nora joan den dirua. Informazioan aurrekontuan jasotakoa (aurreikuspenak) eta azkenean gauzatutakoa (diruarekin zer gertatu den azkenean) bereiz daitezke.
  • Politikak. Diru-sarreren eta gastuen xehetasunera sar daiteke erabiltzailea. Adibidez: Osasuneko aurrekontuaren kopuru orokorraz gain, eremu horri dagokion partida bakoitza eskuragarri dagoenez, Osasun Publikoari dagokion partida bakoitza zein den ikus dezakegu eta dirua nola gastatzen den jakin dezakegu.
  • Zure ekarpena atalean, nolabaiteko kalkulua egin dezakezu, segun eta zenbat irabazten duzun, zure zergak nola erabili diren.
  • Zer esan nahi du atalean, aurrekontuekin lotutako hiztegi bat jaso da.

Erantzun

Sartu