Teknologia albisteak

Demo bat Euskadiko hauteskunde emaitzak multzokatuta aztertzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2015-12-18 : 18:32

Open Data Euskadin daukagun datu-multzo osoenetako bat da hauteskunde emaitzena. Ez bakarrik Eusko Legebiltzarrerako emaitzak, baizik eta beste hauteskunde prozesu guztietakoak, 1977tik, hor daude, udalerri guztietako emaitza konpletoekin. Datu horiek berrerabiltzeko demo bat aurkezten dizuegu hemen-.

Izatez, hauteskundeen alor honetan hain da zabala datu-multzoa, non interesekoa suerta daitekeen interfaze gehigarriak edo aplikazio zehatzak egiteko. Konparatzeko tresna bat, demagun, hauteskunde mota jakin bati dagokiona, edo herri jakin bateko eboluzioa urterik urte.

Adibide gisa, demo bat egin dugu, ea antzeko ideiekin beste inor animatzen den. Lehenengo eta behin, hauteskunde guztien herri guztietako datuak pilatu ditugu, udalerriz udalerri kontsultatzeko moduan. Hor daude, adibidez, Barakaldoko datuak.

barakaldo

Interfaz soil horretan, “azterketak” egiteko aukera gehitu dugu. Zenbaketa edo konparazio partikularrak egiteko tresna bat da. Ideia da izen generiko batzuk asma ditzakezula, horietako bakoitzean talcde desberdinak gehitzeko. Zergatik edo zertarako? Bada, aukera politiko batzuek izenak edo koalizioak aldatu izan dituztelako hauteskunde batzuetatik besteetara, eta baita ere interesgarria izan daitekeelako “blokeak” alderatzeko: demagun, abertzaleak versus ez-abertzaleak.

comparando

Irudian adibide bat egin dugu, inolako borondate politikorik gabe, multzokatzea nola dabilen ikusteko besterik ez. Sozialistak eta Eskuina sorturik, etiketa bakoitzean zenbait hautagaitza gehitu ditugu, eta SORTU emandakoan, emaitza hau lortu dugu Barakaldorako:

socialistas vs derecha

Emaitzak datu-taula hutsak dira. Seguruenik okurritu zaizkizue erabilpen grafiko interesgarriagoak, bisualizazio landuagoak… animo, berrerabiltzeko prest daude datuak!

Erantzun

Sartu