Teknologia albisteak

Sormen Ola 2025: euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza gazteen eskura Loraldia eta EHUren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
2025-01-18 : 11:02

Sormen Ola gazteei zuzendutako programaren hirugarren edizioa martxan jarri da, Loraldia eta UPV/EHUko kultura zerbitzua EHUKulturaren eskutik. Urtarrila eta apirila bitartean, euskal kultur transmisioa sustatzen duen tailer sorta burutuko da. 16-29 urte bitarteko gazteei zuzenduta, hilean behin eta larunbatetan, formato trinkoan burutuko dira

 

Loraldiaren Gaztea lan lerroak gazte-sormena sustatzea du helburu, bai gazteei profesionalizatzeko bidean laguntzea, formazioa eta plaza eskainiz, eta bai sortzaile gazteei plaza eskainiz. Programa ezberdinak burutzen ditu urtean zehar eta horietako bat da Sormen Ola, hain zuzen ere. 

Sormen Olaren helburuak euskal kulturaren transmisioa gazteen artean zabaltzea, gazte kultur zaleak sustatzea, gazteak kultur profesional erreferenteekin harremanetan jartzea eta sormena eta irudimena bultzatzea dira. 

Webgunea: https://loraldia.eus/gaztea/sormen-ola/ 




Erantzun

Sartu