Loraldia
LORALDIA IRUDITEGI GARAIKIDE BATEKIN EUSKARAZ SORTZEN DEN KULTURAREN GARAPENA, BERRIKUNTZA, TRANSMISIOA ETA IKUSGARRITASUNA SUSTATZEN DUEN EGITASMOA DA.
Artikuluak
Sormenaldia 2026: Lekeition eta Markina-Xemeinen euskal kulturaren adierazpide ezberdinak ikusgai
Lau urtez Loraldiak antolatuta Lekeition burutu izan den euskal kulturaren emanaldien zikloa, aurten Sormenaldia bilakatu da eta Markina-Xemein batu da ekimenera. Bi herri, bi aste, olatu bera: Lekeition ekainaren 24tik 26ra eta Markina-Xemeinen uztailaren 1etik 3ra, musika, literatura, bertsolaritza, zinema eta performanceak uztartuz, programazio anitza eskainiko da. Markina-Xemein gehitzen da beraz: hiru eguneko programazio propioarekin, Ipar haizea/Zuberoa ardatz, Mixel Etxekopar eta Maddi Oihenart bezalako proposamenekin. Loraldia Plaza lerroaren apustua: sorkuntza garaikidea arnasguneetan errotu, transmisioa eta komunitatea indartu, eta “olatu berri bat” kultur eremuan utzi.
12. Loraldia festibala: 25 jarduera, diziplina anitz eta plaza oso bat martxoan Bilbon
Loraldia Festibalak hamabigarren edizioa aurkeztu du. Euskal kultura garaikidearen topagune nagusiak, martxoan zehar, Bilbo osoa plaza bilakatuko du berriro. “Baga, biga, higa, Maurizia!” lelopean, jaialdiak garai konplexu baten erdian sormenaren etxea ireki eta iruditeria berriak ehuntzeko gonbita egiten du: ahots berriak eta erreferenteak elkartu, tradizioa gaurkotu, eta lengoaia artistikoetan esperimentatu, betiere transmisioa eta komunitatea ardatz. Martxoaren 9tik 28ra, 25 jarduera: musika, literatura, bertsolaritza, dantza, antzerkia, zinema eta esperientzia murgiltzaile/digitalak Bilboko espazio esanguratsuetan.
Loraldiak gazteen kultur-sormenari bultzada emateko udako sormen-egonaldirako deialdia aurkeztu du
Loraldia-ren Gaztea ardatzaren barruan, euskaraz sortzen duten 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako udako egoitza artistikoa aurkeztu da. Deialdia zabalik dago martxoaren 1 arte. Lekeitioko sormen egonaldian, erreferente kulturalen laguntza pertsonalizatua, sarea zabaltzeko aukera eta euren proiektuak sendotzeko baliabideak eskainiko dira. Egonaldian, parte-hartzaileek lanerako espazioak, profesionalen tutoretza, ostatua eta Loraldiak aste horretan Lekeition eta Markinan antolatuko dituen jardueretan parte hartzeko aukera izango dute.
Loraldia Eskola: transmisioaren aldeko eskaintza berria hurrengo ikasturterako
Loraldia Eskolak bere eskaintza pedagogiko berritua aurkeztu du 2026-27 ikasturterako, euskarazko sorkuntza eta kultura garaikidea ikastetxeetara hurbiltzeko konpromiso sendoarekin. Hamarkada bateko ibilbide arrakastatsua du bizkarrean eta dagoeneko 35 ikastetxetan eta 3.100 ikasletik goratan eragina izan du, ekimen aitzindari eta erreferente bihurtuz.
Sormenola: gazteentzako sorkuntza-tailerrak doan puntako sortzaileen eskutik
Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan dezakeen orori zuzenduta, tailer guztiak doakoak izango dira. Gainera, formatua berritu da eta saioak hilean behin egingo dira, ostegun arratsaldetan, Leioako EHUko kanpusean, talentu berrien parte-hartzea errazteko.
Loraldiaren Sormen Digitaleko Bekaren 4. edizioa abian da: euskara kulturaren abangoardian!
Loraldia, euskarazko kultura dinamizatzen eta ikusarazten duen kultur proiektu garaikideak, Sormen Digitala Beka ospetsuaren laugarren edizioaren deialdia iragarri du. Ekimen aitzindari honek euskarazko eduki original eta natibo digitalen ekoizpena sustatzea du helburu nagusi, euskal kulturaren panoraman sormenerako eta berrikuntzarako bide berriak irekiz. Proposamenak aurkezteko epea hasi da eta urriaren 19ra arte egongo da zabalik. Beka 10.000 eurokoa izango da, eta proiektu onuradunak urtebete izango du proiektua aurrera eramateko.
Euskal kultur transmisioa sustatzen duen tailer sorta
Loraldiak eta UPV/EHUk Sormen Ola programaren hirugarren edizioa antolatu dute. Urtarrila eta apirila bitartean, euskal kultur transmisioa sustatzen duen tailer sorta burutuko da.
Sormen Ola 2025: euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza gazteen eskura Loraldia eta EHUren eskutik
Sormen Ola gazteei zuzendutako programaren hirugarren edizioa martxan jarri da, Loraldia eta UPV/EHUko kultura zerbitzua EHUKulturaren eskutik. Urtarrila eta apirila bitartean, euskal kultur transmisioa sustatzen duen tailer sorta burutuko da. 16-29 urte bitarteko gazteei zuzenduta, hilean behin eta larunbatetan, formato trinkoan burutuko dira
Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga ekimenaren hirugarren edizioa aurkeztu da, euskarazko kultura garaikidea hizpide
Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriagak euskarazko kultur garaikidearen proposamen berrienak aurkeztuko ditu bere hirugarren edizioan, urriaren 18tik 27ra bitartean. Loraldiaren esperientzia Zaratamo eta Arrigorriagara hurbiltzen den ekimen honetan aurtengo edizioan askotariko proposamenak izango dira: musika, dantza, literatura, kabareta, besteak beste. Loraldian ohikoa den bezala, sortzaile erreferenteak eta figura berriak izango ditugu. Besteak beste, Maite Larburu, Jon Maia, Andoni Mutiloa, Maddi Oihenart, Mitxel Etxekopar. Eta bi herrietako sortzaileek parte hartuko dute programazioan baita ere.
Loraldiak euskarazko sormen digitaleko bekaren hirugarren edizioa eta deialdia aurkeztu du
Euskarazko sormen digitaleko proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen du deialdiak hirugarren edizioan. Urriaren 18ra arte jasoko dira proposamenak eta 10.000€ko ordainsaria izango du. Deialdi honen xedeak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea, alde batetik; eta bestetik, ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea. Lehenengo edizioa 2022an izan zen eta 16 proiektu aurkeztu ziren deialdira. Bigarren edizioan, 2023an, 19 proiektu aurkeztu ziren.