Izan ere, Bilbaok adierazi bezala, hiru erakundeek kezka handiz bizi dute Espainiako Gobernuaren erasoa, orain arte eskuratutako lorpenak arriskuan jartzen ari direlako. Espainiako Estatuak urte hauetan guztietan eraiki duen arkitektura juridikoak gure hizkuntzak bigarren mailako hizkuntza bihurtu ditu. Gobernu ezberdinek garatutako politika jatorrizko desoreka juridiko hori mantentzea izan da, beren borondatez atxikitako nazioarteko itunen betetzearekin jarrera pasiboa erakutsiz eta gure hizkuntzei estatus juridiko egokia aitortzeko egin diren ekimen guztien aurka eginez.
Espainiako Hezkuntza ministro José Ignacio Wert-ek abenduan iragarritako lege-proposamena aurrez ezarritako desoreka hori handitzea helburu duen erasoa dela gaineratu du Bilbao-k: "zirriborro horrek gure hizkuntza-komunitateei zuzenean eraso egiten die, hizkuntza gutxiagotuak indartu eta bermatu beharrean aurrez pairatzen duten egoera are gehiago kaltetzea bilatzen duelako, horrek dakartzan ondorio guztiekin".
Horrexegatik guztiagatik, hiru erakundeetako ordezkariek bilera egingo dute Madrilgo Diputatuen Kongresuan: "Bertan ordezkatuta dauden talde parlamentarioen aurrean hau guztia salatu nahi diegu, Lege hau ezartzeak beren hizkuntzan bizi nahi duten milaka eta milaka lagunei eragingo dizkien ondorioak onartezinak direla jakinarazi nahi diegu". Hiru erakundeok eraso berri honen aurrean pentsatzen duguna argi eta garbi helarazi nahi diegu Madrilgo Diputatu Kongresuko ordezkariei eta horregatik erabaki dugu Madrilera bertaratzea" gaineratu du Kontseiluko ordezkariak.
Erantzun
Sartu