BARREN astekariak eta Soraluzeko Pilpilean aldizkariak Ekonomia Gurean izeneko saioa antolatu dute datorren eguenerako, Tokikomekin eta IMHrekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Debabarreneko ekonomiaz hitz egiteko jardunaldia izango da, eta gure bailarako ekonomia gertutik ezagutzen duten kideak izango dira hizlariak: Elena Laka (Topagunea), Miren Estensoro (Orkestra), Josu Agirrezabala (Egile) eta Ixaka Egurbideren (IMH) eskutik.
Urriaren 7an 10 urteko zikloa burutuko du 30+10 Mintegiak. Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan antolatzen dugu jardunaldia, enpresetan hizkuntza kudeaketa sustatzeko asmoz. Bederatzi edizioetan, 150 hizlari eta milatik gora entzule izan ditu. Lerro hauen bidez horiei guztiei eskerrak eman, bildutako uzta gogoratu (hitzaldi guztiak IMHko webgunean ikusgai daude) eta aurtengo saioan etorkizuneko erronken hurbilketa egingo dugula adierazi nahi dizuegu.