Teknologia albisteak

Garabide

Erabiltzailearen jarduna

Kaqchikelak (Guatemala): komunitatea eta hizkuntza aurrera atera nahian

2017-04-15 : 10:49

Guatemalak 16 miloi biztanle inguru ditu eta errolda kontuetan erdiak baino gutxiagok jotzen du bere burua indigenatzat, horrek agerian uzten du bizi izandako mendeetako bazterketak asko eta asko auto-gorrotora eta jatorrizko  identitatea ukatzera eraman dituela. Guatemalan “K´ulb,il Yol Twitz Paxil –Academia de las Lenguas Mayas de Guatemala” erakundearen arabera 22 hizkuntza maia, xinca, garifuna eta gaztelania hitz egiten dira. Kaqchikel komunitatea Guatemalaren baitan bizirik dauden 22 komunitate Maietako bat da eta  “Atlas  de las Lenguas del Mundo en Peligro “ txosteneko eskalaren arabera kaltebera  (bulnerabilitate) egoeran dago.

Hizkuntza biziberritzeko estrategiak (parte hartzaileen aurkezpenak)

2016-10-15 : 09:35

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastarora etorritako 18 parte hartzaileen aurkezpenak. Nahuatl, nasa, kitxua, maputxe, maia, aimara, guarani eta bariba kulturetako ordezkariak 10 astez Euskal Herrian izango dira Garabideren eskutik.