Sustatu logoa Teknologia albisteak
gamerauntsia

Game Erauntsia

Zaletasun berdin batek bildu gaituen komunitate bat gara. Euskal gamer taldea gara gu, Game Erauntsia.

Artikuluak

Jokoteknia jardunaldien liburuxka argitaratu dute Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak

Game Erauntsia
Game Erauntsia
2022-05-30 11:30

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia Elkarteak Jokoteknia, Euskal Bideojokoen Jardunaldien lehenengo hiru edizioen hitzaldiak batzen dituen liburua argitaratu dute. Liburuaren paperezko bertsioa Bizkaiko liburutegietan kontsultatu ahal izango da eta bertsio digitala dohainik deskargatzeko aukera egongo da Jokotekniaren webgunetik.

Erakutsi zure trebezia Oihaneder Minecraft Mini-joko Txapelketan

Game Erauntsia
Game Erauntsia
2022-01-18 09:33

Euskaraz Minecraft-en jokatu eta sariak irabazteko txapelketa dakar Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Game Erauntsia Elkartearekin elkarlanean. Build Battle, OITC eta TNTRun mini-jokoak izango dira protagonistak arratsalde bakarrean jokatuko den saio honetan. Irabazleak Oihanederren eskutik bideo-jokoen saltoki birtual batean erabiltzeko 100 euroko diru-txartela irabaziko du, eta bigarren postuan geratzen denak 50 eurokoa. Izen-ematea doakoa da.

 

Irabazi modako bideo-jokoak Game Erauntsian bazkide izanda

Game Erauntsia
Game Erauntsia
2016-11-14 15:41

Kaixo lagunok! Aspaldian ez dugula askorik idatzi edota talde dinamika berriren baten berri eman, baina horrek ez du esan nahi geldirik gaudenik! Izan ere, datozen egunei begira hainbat berrikuntza eta ekitaldi prestatzen dihardugu: Donostitroneko hitzalditxoa, Game guneko euskarazko komentaristak, Durangoko azokarako goizeko tailerrak, zenbait bideojokoren euskaratzeak...

Bogan dauden bideo-jokoak, gure hizkuntzan

Game Erauntsia
Game Erauntsia
2016-09-01 09:23

‘The vanishing of Ethan Carter’, ‘Braid’ eta ‘Ark’ bideo-joko ezagunak euskaraz gozatu daitezke dagoeneko. Itzulpen fitxategiak gamerauntsia.eus webgunean daude eskuragarri.

Pokemon GO: berritzailea da baina ez espero zen beste

Game Erauntsia
Game Erauntsia
2016-07-11 09:39

Duela bi egun jakin genuen Pokemon GO mugikorretarako joko berria eskura zitekeela jadanik. Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo ez dago oraindik eskuragarri Google Play aplikazioen merkatuan, baina sarean denetik aurki daitekeenez, jokoaren BETA bertsioa aparte jeitsi daitekeen guneak aurkitu ditugu. Guk nola ez, instalatu eta probatu egin dugu eta hemen uzten dizuet jokoak sortu digun iritzia.

2. HearthStone karta joko txapelketa

Game Erauntsia
Game Erauntsia
2015-09-09 15:37

Kaixo lagunok! Game Erauntsiak antolatzen duen HearthStone jokoaren bigarren txapelketa aurkeztu nahi dizuegu. Jokoaren “The Gran Tournament” hedapen berria atera dela aprobetxatuz, karta berriekin ondo moldatzen zaretela frogatzeko aukera ederra eta dibertigarria izango duzue. Prestatu zuen karta sortak zeren torneo handi honentzat sari potolo bat egongo da jokoan: PCn jokatzeko Diablo III jokoa eskuratzeko giltza (key) kode bat.

FIFA15 bideojolasaren Euskaltel Gaztea Kopa

Game Erauntsia
Game Erauntsia
2015-06-26 18:12

Euskal Encounterreko lagunak Game Erauntsiko taldearekin batera eta Euskaltel eta Gaztearen laguntzarekin XboxONE plataformarako FIFA 15 txapelketa antolatu dugu. EuskaltelGaztea KOPAren helburua FIFA 15 bideo-jokoaren onlineko nahiz aurrez aurreko lehiaketa bat izatea da, non jokalariak Futbol Liga Profesionaleko Lehen eta Bigarren Mailako gogoko euskal taldeak ordezkatuz lehiatuko diren.

Aurkezle bila gabiltza GETB, bideojokoetan espezializatutako web telebista osatzeko

Game Erauntsia
Game Erauntsia
2015-05-22 14:35

Euskal bideojoko zaleen komunitatea hazteko asmoarekin proiektu berriak aurrera bultzatzeko gogoz ari gara lanean. Hauetako proiektu bat, Game Erauntsi TB (GETB) izango da eta hor jokuen albisteak zein iritziak aurkitu ahal izango dituzue eta gainera, Euskal Herriko joku jaialdietara hurbilduko da bere ikus-entzun taldearekin, erreportaiak egin eta gero YouTubeko kanalera igotzeko. Laburrean esanda, Interneten garatuko den web telebista berria izango da!

Counter Strike: Global Offensive Txapelketa

Game Erauntsia
Game Erauntsia
2015-01-22 09:52
E-Sport barruan, ziurrenik garrantzi handiena izan duen jolasaren txapelketa egingo dugu oraingoan. Counter Strike-n ez du balio abilezia handia izateak bakarrik, talde lanak beste hainbesteko garrantzia du. Beraz esan zuen lagunei ere apuntatzeko, horrela konpenetrazio hobeagoa izango baituzue! Izen emate epea otsailaren 1 arte dago irekita!

Euskal Herriko 1. LOL txapelketa

Game Erauntsia
Game Erauntsia
2014-12-19 14:43
Dagoeneko hasiak gara Game Erauntsian joko desberdinen txapelketak antolatzen eta gaur (2014-12-19) iluntzean hasi eta asteburuan zehar Euskal Herriko lehen LOL txapelketa jokatzeari ekingo diogu. Gaur ostirala, 19.00ak aldera, hona konektatuz gero, zuzenean ikusi ahal izango duzue. Prestatu krispetak!!

Jarraitu gaitzazu