Teknologia albisteak

Irabazi modako bideo-jokoak Game Erauntsian bazkide izanda

Erabiltzailearen aurpegia
2016-11-14 : 15:41

Kaixo lagunok! Aspaldian ez dugula askorik idatzi edota talde dinamika berriren baten berri eman, baina horrek ez du esan nahi geldirik gaudenik! Izan ere, datozen egunei begira hainbat berrikuntza eta ekitaldi prestatzen dihardugu: Donostitroneko hitzalditxoa, Game guneko euskarazko komentaristak, Durangoko azokarako goizeko tailerrak, zenbait bideojokoren euskaratzeak...

Horien artean, Bazkide txokoa aurkeztu nahi dizuegu. Game Erauntsia sustengatzeko eta bide batez abantaila eder batzuk eskuratzeko aukera izango duzue hemendik aurrera. Gure elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, baina gure ekitaldiak indartzeko eta bizitasun handiago bat emateko bazkide sare bat osatzea pentsatu dugu. Bazkide bakoitzak urteko 10€ko kuota bat ordainduko du eta trukean hainbat abantaila eskuratu ahal izango ditu:

  • Hileroko AAA joko baten zozketan parte hartzeko aukera izango du
  • Martxan jarriko diren jokoen zerbitzarietan VIP izateko deskontuak
  • Game Erauntsiaren kamisetan %30eko deskontua

Ez galdu aukera beraz! Gutxi emanda, asko jaso baidezakezu!! Animatu eta izan zaitez Game Erauntsiako bazkide! Sustengatu gure proiektua eta gozatu aukerez!

Informazio gehiago era pertsonalizatuan nahi baduzu, idatzi foroan edota galdetu gure telegram taldean: https://telegram.me/gamerauntsia

Erantzun

Sartu