Teknologia albisteak

Counter Strike: Global Offensive Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-22 : 09:52
E-Sport barruan, ziurrenik garrantzi handiena izan duen jolasaren txapelketa egingo dugu oraingoan. Counter Strike-n ez du balio abilezia handia izateak bakarrik, talde lanak beste hainbesteko garrantzia du. Beraz esan zuen lagunei ere apuntatzeko, horrela konpenetrazio hobeagoa izango baituzue! Izen emate epea otsailaren 1 arte dago irekita!
5 laguneko taldea osatu baduzue idatzi iruzkinetan zeintzuk izango zareten parte hartzaileak. Ez baduzue osatu edo bakarrik bazaudete, lasai, guk elkartuko zaituztegu taldeetan.



Araudia

- Txapelketan parte hartzeko gamerauntsia.eus-en erregistratua egon behar da. Izena hemen eman dezakezue.

- Talde bakoitzak izena eta kapitain bat izango du. Kapitainak @TheProdigyEH Steam-en gehituta izan beharko du komunikaziorako.

- Konpetitibo eran jolastuko da, 30 partidatara. 15 partida alde bakoitzean hain zuzen ere. Talde bat 16 puntutara iritsiz gero, partida amaitu eta irabazletzat emango da.

- Liga formatua izango da. Irabaziz gero 3 puntu, berdinduz puntu 1 eta galduz gero 0 puntu.

- Konpetitiboko 7 mapetan zehar izango da txapelketa, astero mapa bat jokatzen delarik. 

- Lagunarteko sua aktibatuta dago.

- Otsailak 1, igandea, gaueko 23:59 arte dago inskripzio data irekita. Lehenego partida Otsailak 7 eta/edo 8an izango dira, partida bakoitzaren ordua otsailak 2-an adieraziko direlarik.

- Ez da onartuko cheat-ik erabiltzea edo jokoko glitch-etaz aprobetxatzea. Harrapatu ezkero lehenbailen botako da talde hori kalera.


Txapelketaren egutegia

Otsailak 7-8 : Dust II

Otsailak 14-15 : Nuke

Otsailak 21-22 : Mirage

Otsailak 28 - Martxoak 1 : Inferno

Martxoak 7-8 : Cobblestone

Martxoak 14-15 : Overpass

Martxoak 21-22 : Cache


Partida guztiak Game Erauntsiaren YouTube-ko kanalean ikusiko dituzue zuzenean, euskarazko komentaristekin.

Izen ematea Counter Strike GO Txapelketa orrian egin beharko duzue.

Erantzun

Sartu