Teknologia albisteak

FIFA15 bideojolasaren Euskaltel Gaztea Kopa

Erabiltzailearen aurpegia
2015-06-26 : 18:12

Euskal Encounterreko lagunak Game Erauntsiko taldearekin batera eta Euskaltel eta Gaztearen laguntzarekin XboxONE plataformarako FIFA 15 txapelketa antolatu dugu. EuskaltelGaztea KOPAren helburua FIFA 15 bideo-jokoaren onlineko nahiz aurrez aurreko lehiaketa bat izatea da, non jokalariak Futbol Liga Profesionaleko Lehen eta Bigarren Mailako gogoko euskal taldeak ordezkatuz lehiatuko diren.

Bilboko Athletic Club, Reala, Eibar Kirol Elkartea edo Deportivo Alaves izango dira talde hauek.

Txapelketan, onlineko 1vs1 sailkapen-lehiaketa bat egingo da eta honek talde bakoitzeko 12 jokalari onenak hautatzeko balioko du. Azken hauek 11vs11 final handian defendatuko dituzte beren taldeen koloreak, BECen, Euskal Encounter 23ren barruan.

DATAK

Onlineko izen-ematea ekainaren 22tik (osteguna) uztailaren 2ra (osteguna)
Taldeak sortzea uztailaren 4a (larunbata) eta 5an (igandea)
Egutegia argitaratzea uztailaren 5an (igandea)
Sailkapen-lehiaketaren hasiera uztailaren 6an (atelehena)
Sailkapen-lehiaketaren amaiera uztailaren 12an (igandea)



ARAUTEGIA
Sailkapenean, jokalariek edozein taldetan jokatu ahal izango dute: bai klubekoan, bai selekziokoan. 11vs11 final handia Pro Club modalitatean jokatuko da eta jokalari bakoitzari posizio bat esleituko zaio ordezkatzen duen taldean: Athleticen, Realean, Eibarren edo Alavesen.

Izena emateko epea bukatzen denean, txapelketako taldeak eta egutegia argitaratuko dira EGKopako webgunearen eremu pribatuan, Partynet izenekoan. Egunero sartu behar duzue, zuen taldea zer egoeratan dagoen eta zer partida jokatu behar dituzuen ikusteko. Partida berrien esleitzeak egunero gehituko dira, eta zuen aurkariaren Gamertag-a gehitu behar duzue zuen XboxONEko lagun-zerrendan.

Jokalariak ados jarriko dira partidak jokatzeko, eta 24 ordu izango dituzte partidak jokatu eta emaitza bidaltzeko.

Egun batean jokatzen ez bada, edo emaitzarik bidaltzen ez bada, ez da gehituko (galdutzat emango da). Partida bakoitza bukatzen denean, irabazleak webguneko eremu pribatura sartu behar du, bere txapelketako fitxa ireki, eta emaitza bidali (gomendagarria da norgehiagokaren emaitza erakusten duen argazki bat gordetzea). Asmo txarreko ekintzaren bat hautemango balitz, zigortu egin daiteke erabiltzailea, baita txapelketatik bota ere.

Deskonexioren bat bada, partida berriro egingo da, markagailua eta deskonexioaren aurretik partida bukatzeko falta zen denbora errespetatuz. Zalantzarik, eztabaidarik edo kexarik izanez gero, jarri harremanetan administratzaileekin edo idatzi helbide honetara: info@euskaltelgazteakopa.eus. Jokalariren bat itxuraz arrazoirik gabe, frogarik erakutsi gabe edo akusazio faltsuak eginez kexatzen bada, zigortu egingo da.

Eta, batez ere, errespetua eta joko garbia erabili.

Plataforma   XboxONE
Lekuak   60 leku ordezkatzen den talde bakoitzeko
Modalitatea   1vs1 taldeak (liga)
Partida-mota   Berdindua
Taldeak   Edozein
Iraupena   6 minutu parte bakoitzak. Luzapenik eta penaltirik gabe.
Partidak   Partida bakarra

 

SAILKAPENA
Partidak astelehenetik ostiralera jokatuko dira, eta webguneko eremu pribatutik kudeatuko dira, Partynet izenekotik. Sailkapenak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egingo dira. Sailkapen-lehiaketa horietatik (talde bakoitzeko 60 leku daudelarik) 12 lagun aterako dira (11 + ordezkoa) lurralde bakoitzeko eta Euskal Encounterreko final nagusira joango dira. Gipuzkoan lehen mailako bi talde daudenez, 24 jokalari sailkatuko dira finalerako.

FINALA
Euskal Encounter 23n egingo da finala. Partidak Internet bidez emango dira, oso-osorik euskaraz, eta casterak (esatariak) arituko dira, ekitaldia egiten den tokitik bertatik.

SARIA

Lehenengo saria:   1.500 €* + elastiko pertsonalizatua
Bigarran saria:   900 €* + elastiko pertsonalizatua
Hirugarren saria:   720 €* + elastiko pertsonalizatua
Laugarren saria:   600 €* + elastiko pertsonalizatua

*Dirutan emandako sariak taldeko 12 kideen artean banatuko dira. Diru-sariei legez dagozkien erretentzioak egingo zaizkie.

Webgune ofiziala eta izen ematea: euskaltelgazteakopa.eus

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu