Euskaraz Minecraft-en jokatu eta sariak irabazteko txapelketa dakar Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Game Erauntsia Elkartearekin elkarlanean. Build Battle, OITC eta TNTRun mini-jokoak izango dira protagonistak arratsalde bakarrean jokatuko den saio honetan. Irabazleak Oihanederren eskutik bideo-jokoen saltoki birtual batean erabiltzeko 100 euroko diru-txartela irabaziko du, eta bigarren postuan geratzen denak 50 eurokoa. Izen-ematea doakoa da.
Bideo-joko zaleak Game Erauntsiaren Minecraft zerbitzarian bilduko gara arratsalde bat euskaraz jolasten emateko. Txapelketa honen bitartez Oihaneder Euskararen Etxeak gazteengan euskararen erabilera sustatu nahi du. Horretarako, bideo-jokoen bitartez hauen aisialdian gure hizkuntzan gozatzeko aukera hau proposatu du.
Partidak otsailaren 4ko arratsaldean zuzenean jokatuko dira eta Game Erauntsiaren Twitch kanaletik emango dira. Izena emateko epea urtarrilaren 17tik otsailaren 1era arte egongo da irekita. Parte hartzeko ordenagailurako Minecraft bideo-jokoa, Interneterako sarbidea eta Discord erabiltzailea beharrezkoak dira.
Honakoak izango dira jokatuko ditugun mini-jokoak:
Izena emateko arauak eta prozedura hemen aurkituko dituzue. Gehienez 50 parte-hartzaile onartuko dira.
Partidak otsailaren 4an arratsaldeko 18:00etan izango dira eta Twitch bitartez emitituko dira twitch.tv/gamerauntsia kanalean. Parte-hartzaileak 17:40ean Discord-era eta zerbitzarira konektatu beharko dira.
Jatorrizko testua Game Erauntsia elkartearen webgunean argitaratu zen CC BY-SA lizentziapean.
Kaixo, ezin dira arauak eta prozedura ikusi, esaten du ez dela existitzen,