Teknologia albisteak

Wikipediako hizkuntza gutxituekin PortoMeeting 2025 bilkuran

2025-06-01 : 17:18

Portugalgo Porto eta Miranda do Douro hirietan Wikimedia Portugalek antolatutako meeting bat, PortoMeeting, izan da maiatzean. Topaketa horretan Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak ere parte hartu du: Koldo Biguri gure bazkide wikilaria izan da han, Txikipedia proiektuaren bultzatzailea. Iberiar penintsulako hizkuntza gutxiagotu batzuetako ordezkariekin eta Portugalgo mirandes hizkuntza gutxiagotu ofizialari buruzko aditu eta hizkuntzalariekin izan gara topaketan.

Batzarrean, maiatzaren 23an, Porton, Txikipedia proiektua aurkeztu genuen. Bildutako guztiei asko gustatu zitzaien proiektua eta, bereziki, Zumaiako Eskolako ikasleek Txikipedian egindako lana; baina, beharbada entzuleen artean lehen eta bigarren hezkuntzako irakaslerik ez zegoenez, ez dirudi inor animatu zenik beren hizkuntzan antzeko zerbait egiten saiatzera. Beharbada, irakaskuntza munduarekin lotuago dauden Wiki-bileretan izan liteke aproposagoa Txikipediako esperientzia aurkeztea, baina, hala ere, nire iritziz ondo dago proiektuaren berri zabaltzea nazioarte mailan.

Ondoko egunean, maiatzaren 24an, Miranda do Douron, Iberiar penintsulako hizkuntza gutxiagotuetako wikipedia-elkarte batzuen arteko lan-saio bat egin zen, bakoitzaren egoera elkarri ezagutzera emateko eta lankidetza-aukerak aztertzeko.

Erantzun

Sartu