Erronka, beraz, bikoitza da: alde batetik Estoniari buruz idaztea da. Bestetik, beste hizkuntzek baino hobeto egitea ere badagokigu. Lortuk dugu? Zure esku ere badago: hemen.
Wikimedia Estoniarekin batera, apirilean Estoniari buruz idazteko erronka eta lehiaketa abiatu dugu euskarazko Wikipedian. Otsailean Marokori buruz egin genuen, eta oraingoan Estoniari buruzko 150 gai ekarri ditugu, Wikimedia España, Amical Wikimedia eta Galipediarekin batera egindako ekimenean, geure kasuan EWKE elkartea delarik sustatzailea, Euskal Wikilarien Kultur Elkartea.
Martxoaren hasieran Estoniatik mezu bat jaso genuen, Wikimedia Españarekin batera ekimen bat abiatu nahi zutela, eta beste hizkuntza batzuetara hedatu.
Helburua Estoniari buruz euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galizieraz ez dauden 150 gai horiei buruz idaztea da, Baltikoko herrialdeari buruzko informazioa hedatuz. Estonian identifikatu dituzten 1.000 gai jaso genituen, eta horietatik lau hizkuntzatan ez dauden 150 horietara egin dugu murrizketa, lehiaketarako batzuk aukeratzeko,
Erronka, beraz, bikoitza da: alde batetik Estoniari buruz idaztea da. Bestetik, beste hizkuntzek baino hobeto egitea ere badagokigu. Lortuk dugu? Zure esku ere badago: hemen.
Erantzun
Sartu