Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskaltzaindiaren arauak urratsez urrats lantzeko ikastaroa abian

Maite Goñi Eizmendi
2012-07-11 16:00

 

Tresna honek ikasi beharrekoa (irakurri, ikusi…) mailakatuta emateko aukera ematen du, urratsez urrats alegia. Gainera, edonork erants dezake edukia; beraz, arau zehatz baten inguruan beste baliabideren bat ezagutzen baduzue, gehitu lasai eta denon artean ikastaroa osatzen eta aberasten joango gara.

Arau guztiek gutxi gorabehera egitura hau izango dute:

  • Arauaren azalpen laburra, aurkezpen edo bideo labur batean.
  • Ariketa bat edo gehiago, araua lantzeko.
  • Euskaltzaindiaren erabakia osorik.

Goiko aldean edo ondorengo estekan klik eginez, adibide bat ikus dezakezue: orduak nola esan. Ikastaroa osoa, berriz, hementxe topatuko duzue: Euskaltzaindiaren arauak lantzen.

 

 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu