Teknologia albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bide seinaleak zuzendu ditu nazio ikuspegian oinarrituz.

2012-10-26 : 11:06

Euskal nortasunaren aurkako erasoek eta desitsuraketa saiakerek, etenik gabe aurrera jarraitzen duten garai hauetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko mugetan dauden bide seinaleak zuzendu ditu nazio ikuspegian oinarrituz.

BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak bere poza eta esker ona adierazi nahi dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, hartu dituen neurri hauengatik.

BIDE SEINALEEN AFERA

Aspaldidanik erabili izan dira bide seinaleak, Euskal Herriaren nazio izatea ezabatzeko eta desitsuratzeko. Euskal nazioak sufritzen duen zakiketa administratiboa apuntalatzeko erabili izan dira bide seinaleak. Euskal lurraldeen harteko harremanak zaildu eta zenbait kasutan lurralde hauen izaera nahiz nortasuna desagertzeko helburua laguntzeko erabili izan dituzte.

Behin baino gehiagotan, egin izan dira bide seinaleen ezabaketak eta zuzenketak. Gipuzkoako Foru Aldundiak harturiko neurriek gipuzkoako jendartearen nahi eta borondatearekin bat egiten dute. Gainera nazio ikuspegia, errealitatearekin uztartzen lagunduko dute, hau da nazio gisa agertzeko balioko dute.

BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak dei egiten die Araba eta Bizkaiako Foru Aldundiei bai eta Nafarroako Foru Komunitateari bide beretik pausoak eman ditzaten. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako kasuan berriz, beste bahin bertako euskal lurraldeak artikulatuko litukeen instituzio baten beharra nabarmendu nahi dugu. Bide beretik instituzioetako hautetsiei luzatzen diegu eskaera.

 

Euskal Herrian, 2012ko urriaren 19an

BAI EUSKAL HERRIARI

Erantzun

Sartu