Euskarazko itzultzaile automatikoekin egindako joko bat izan zen Yogitea. Jaurlaritzaren, Vicomtech-en eta Elhuyarren hiru itzultzaile automatiko erabiliz te poltsatxoetan ingelesez zetozen "jakintza aholkuak" itzuli zituen tarte batez Mikel Larreategi CodeSyntax-eko lankide eta Sustatu egiten duen lantaldeko informatikaria. Orain tutorial baten bidez dokumentatu du egindakoa.
Hona bideoa:
Eta Yogitea-itzulpen adibide batzuk jarraian, ikusteko:
Esperientziak boterea eta konfiantza emango dizu zu izateko. #yogitea #yogiteaquotes #itzultzailea #eliaeus
— Mikel Larreategi (@erralin) October 10, 2022
Beste bat:
Zoriontsu bagara, denok begiratu eta partekatzen dugu gure zoriona. #yogitea #yogiteaquotes #itzultzailea #batuaeus
— Mikel Larreategi (@erralin) October 8, 2022
Erantzun
Sartu