Teknologia albisteak

Indylan, hizkuntza gutxitu batzuk bildu dituen aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-02 : 10:38

Arriskuan dauden hizkuntza gutxituei laguntzeko Europako Batasuneko ekimen batek, IndyLan delakoak, Erasmus proiektuarekin lotuta, aplikazio bat garatu du zenbait hizkuntzatako ikasketan laguntzeko edo, funtzio xumeago batekin, "esaldi eskuliburu" gisa funtzionatzeko ere. Euskara ere tartean da.

Aplikazioaren interfazea estatu-hizkuntza batzuetan dago (finlandiera, suediera, ingelesa, norvegiera eta gaztelania), eta eduki edo ikasgai gisa dauden hizkuntzak dira:

  • Eskoziera (Scots hizkuntza anglo-germanikoa).
  • Gaelikoa
  • Iparraldeko samiera (Laponiako hizkuntzetako bat)
  • Kornubiera (Kornuallesko hizkuntza zeltiko desagertua, berreskuratze prozesuan egun).
  • Galiziera
  • Euskara

IndyLanek 100 kategoriatan 4.000 hiztegi elementu inguru intgeratu ditu apolikazioak, eta interfazean honela ageri dira: Hiztegia; Esaldiak; Elkarrizketak; Gramatika; Kultura.

Esaldiekin egin ditugu aproba batzuk. Jatetxe batera joarekotan, euskaraz eta iparraldeko samieraz adibide parea. Audio laguntza ere badago (ez da irakurketa robotikoa, baizik eta hiztunena).

Zilegi da esatea samierazko esaldia zaila egin zaigula? entzuteko laguntzarekin ere zaila, zin egiten dizue Sustatuko editoreak. Goiko adibide hauetan interfaze hizkuntza ingelesa jarri dugula ikusten da; gaztelaniazko aukera ere bada, ez frantsesezkoa.

Indylan proiektua Heriot-Watt University unibertsitatetik koordinatu dute, eta laguntzaile euskaldunak izan dira bertan. Ez bakarrik euskara sartzeko aplikazioa, proiektuaren webguneko edukiak ere euskaraz badaude. Ikus https://indylan.eu/proiektua/

Indylan instalatzeko:

Erantzun

Sartu