HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak
2022-01-12 15:29
Autorea: Juanan Pereira Varela Gaiak: HTML5, JavaScript, Informatika Jakintza-arloak: Informatika ISBN: 978-84-8438-806-7 Argitarapen urtea: 2021 Orrialdeak: 172 Gaur egun, ordenagailuaren edo mugikorraren aurrean gaudenean, ziur asko, gehien erabiltzen dugun aplikazioa web nabigatzailea da. Arakatzen ditugun webgune horiek garatzeko, besteak beste, HTML5 eta JavaScript APIak erabiltzen direnez, ezinbestekoa bilakatu da programatzaile guztiontzat teknologia horien inguruan oinarrizko ezagutzak izatea.
Txioak (56)
-
juanan @juananBeno, kostata, baina azkenean lortu dut. ueu.eus/denda/ikusi/ht… #HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak #liburua argitaratu da pic.twitter.com/OJCzgcz4qeIonliz ueu_orokorra unaimarcor 0xJCG mmaaiiddeerr xartzubi teketen TalaiosKoop botfordev erralin kepasarasola Yaiza_off bipoza inakialegria karlosmendia GaizkaZuazo ezeztapena asiermusa josuigoa ileturia utolotu anbengoa txpzdf botfordev ane_naiz ULopezNovoa xarregi mintxelas nabaroa aitzol endikap100juanan @juananAbenduko azken egunetan ibili ginen maketazioarekin bueltaka 2021 urtean bertan argitaratu nahi baikenuen, baina gaur ikusi dut online lehendabizikoz.juanan @juananLiburua Bilboko Ingeniaritza Eskolan hainbat urtez eman dudan web garapenaren inguruko irakasgai batean sortutako apunte, ariketa eta adibideetan oinarritzen da. Gai bakoitzean teoria apur landu ondoren berehala planteatzen dira ariketa praktikoak.juanan @juananAriketa gehienak webgune honetan eskuragarri utzi ditut: ikasten.io/html5/ Ariketen soluzioak GitHub-en edota codesanbox.io webgunean (liburuan bertan soluzio horien helbideak aurkituko dituzue) pic.twitter.com/Hr7rV8TIsRjuanan @juananLiburu bat idaztea sekulako lana da. Ideiak batu, zirriborroak egin, idazteari ekin, etsi gabe, denbora luzez. Horren inguruan gustatuko litzaidake hausnarketa bat egitea eta hemen zuekin partekatzea. Ea denbora aurkitzen dudan...juanan @juananBehin liburuaren lehenengo bertsioa idatzi ondoren, zuzenketen prozesuan sartzen gara. Eta horrek beste hainbat hilabete eramango ditu. Maketazio kontuak ere ez dira makalak izango: letra mota, marjinak, orri-oinak, goiburuak, terminoen aurkibidea, hyphenjuanan @juananOverleaf erabiliz, LaTeX-en idatzitako liburu bat da. Honen inguruan ere beste hari polit bat egin daiteke :) Dozenaka LaTeX pakete eta trikimailu erabili behar izan ditut dena txukun eta dotore uzteko. pic.twitter.com/fujPLvynHmjuanan @juananOverleaf aplikazioaren doako bertsioak muga batzuk ditu. Hainbat kapitulu idatzi ondoren ez dizu liburua konpilatzen utziko ez baduzu ordainpeko bertsioa edo zure bertsio lokala erabiltzen. twitter.com/juanan/status/…juanan @juananEta etorkizunean zer? Nire helburua HTML5 eta JavaScript APIen jarraipena egitea eta liburua eguneratuta mantentzea da. Baina badakit ez dudala laguntzarik gabe lortuko. Ez da pertsona bakar batek egiteko lan bat. Badaude hainbat aukera, @ueu_orokorra-rekAsier Musa @asiermusa@juanan Zorionak eta eskerrik asko lanagatik. erosita!juanan @juanan@asiermusa Mila esker!iñaki Alegria @inakialegria@juanan @ueu_orokorra Zorionak!!! Zabalkundea eman beharko diogu!Eneko Agirre @eagirre@juanan @ueu_orokorra ze ona! Zorionak zuri, eta zorionekoak gu!Iker Etxebarria @etxebaiker@juanan Lehenbizi zorionak liburuagatik! Banabil zerbait ikasi nahian baina Javascriteko array-en ariketetan trabatu naiz eta ez dut aurkitzen soluzioak non konsultatu daitezkeen... milesker!!!juanan @juanan@etxebaiker Aupa Iker! Eskerrik asko. Arrayen inguruko ariketen soluzioei buruz, utzidazu tartetxo bat begiratzeko eta bihar bertan esteka bat pasatuko dizut soluzio horiekinIker Etxebarria @etxebaiker@juanan Bikain! Antzeko adibide batzuk aurkitu ditut sarean baina ez zait oso argi geratu (modu ezberdinetara egiten dute).juanan @juanan@etxebaiker Aupa! Ba lehenengo ariketaren soluzio posible bat honakoa izango litzateke: gist.github.com/juananpe/cd78a… pic.twitter.com/F20ZJNBy4fjuanan @juanan@etxebaiker Eta bigarrenarena, zer iruditzen honako hau? puntuak.sort(function (a, b) { return a.x - b.x; }); pic.twitter.com/6JK5h9ft1J
-
juanan @juananHTML5 lengoaia eta JavaScript APIak Orain epub formatuan eskuragarri baita ere :) #liburua #html5 ueu.eus/denda/ikusi/ht… pic.twitter.com/pFz7hdbmEC
Erantzunak kargatzen...