Iturri sindikalen bitartez ALEAk jakin duenez, ezbeharra astelehen honetako eguerdian gertatu da: Olarizu hiribideko eraikin baten fatxadako obretan lanean ari zen langile bat aldamiotik erori da, eta, antza denez, unean bertan hil egin da. Behargina azpikontratatutako enpresa batean ari zen lanean. Bertaratutako anbulantziako langileek ezin izan dute ezer egin bere bizitza salbatzeko.
⚫ [AZKEN ORDUKOA] Gasteizko Olarizu auzoan eraikitze lanetan zebilen behargin bat aldamiotik erori eta hil egin da alea.eus/gasteiz/164181…
Erantzun
Sartu