Gaur asteazkenean pentsio duinen aldeko mobilizazio eguna dela eta, kausarekin bat egin nahi izan du talde anonimo batek eta protesta moduan Bizkaiko hainbat trenbide moztu ditu. Guztira lau izan dira erabilgaitz utzi dituzten lineak, NAIZi jakinarazi diotenez: Euskotreneko Donostia-Bilbo eta Bermeo-Bilbo lineak, Bedian moztu dituztenak; eta Renfeko Bilbo-Balmaseda eta Balmaseda-Bilbo, Alonsotegin eten direnak.
Bizkaiko zenbait trenbide moztu dituzte, pentsio duinen aldeko egunaren testinguruan naiz.eus/es/info/notici… pic.twitter.com/cb2CHSWt9h
Erantzun
Sartu