Sortuko kide naizen aldetik, barne eztabaida gisa irudikatu dut hasieratik Sorturena, eta maila horretan aritu naiz orain arte, ene ekarpenak esparru ezberdinetan egiten, hainbat herri batzarretan, adibidez. Eztabaidak esparru hori gainditu du dagoeneko, alta, eta, tamalez, sinplifikazio eta distortsio interesatu batzuk zabaltzen ari dira, giroa nahasi nahian edo.
11 arrazoi Herrigaia ponentzia aukeratzeko medium.com/@florenaoiz/11… #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu
Sorturen eztabaida, dagoeneko, barne esparruetatik atera da eta, gauzak horrela, nik ere nire iritzia eman nahi dut, errespetutik, ezker abertzalea indartzeko asmoz #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu
Herrigaiaren aldeko hamaika arrazoi bildu ditut, baina, zerrendatu aurretik, bozkatzeko deia azpimarratu nahi dut, eztabaidak indartsuago egiten gaituelako. #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu
Lehen arrazoia: duela hainbat urte egin genuen estrategiaren egokipenak funtzionatu duelako, eta beraz, ez delako guziz aldatu behar, jarraitu eta hobetu baizik. #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu medium.com/@florenaoiz/11…
Bigarren arrazoia, estrategia aldaketaren hainbat ondorio afektiboren kudeaketa onena ez delako nostalgian erortzea, aurrera egitea baizik. medium.com/@florenaoiz/11…
Hirugarren arrazoia: Herrigaria urrats ausartak eta agertoki berriak eraikitzeko estrategia delako, euskal askapen prozesuak urrats berriak behar dituelako, ez errepliege esentzialistarik. #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu medium.com/@florenaoiz/11…
Laugarren arrazoia, Herrigaiak, ezker abertzaleak historikoki egin duen bezala, urratsen estrategia bat proposatzen duelako, helburuetara iristeko, eta ez “dena ala ezerrez”. #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu medium.com/@florenaoiz/11…
Bosgarren arrazoia, beste zibilizazio baten aldeko errotiko hautua egiten duelako Herrigaiak, arazoak sistematikoak diren heinean sistema aldatzeko gaitasun erreala duten estrategiak behar baitira. Kontua ez baita iraultzaz hitz egitea, iraultzak egitea #Herrigaiaitter.com/search?q=%23Sortu">#Sortu
Seigarren arrazoia, Herrigaiak diagnostiko egokia egiten duelako bizi garen munduaz eta Euskal Herriaz, eta diagnostiko horren araberako estrategia ausart eta une berean ongi errotua proposatzen duelako. #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu medium.com/@florenaoiz/11…
Zazpigarren arrazoia, Herrigaiak askapen prozesuaren ikuspegi eta estrategia integralak dituelako, borroka esparru guziak artikulatu nahi dituelako, instituzioen esparrua sistemaren aldekoei oparitzeko tentaldia gaindituz. #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu
Zortzigarren arrazoia, Herrigaia autokritikoa, eta, une berean, erresolutiboa delako. Izan ere, gure burua flagelatzea ez da ideia ona. #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu medium.com/@florenaoiz/11…
Bederatzigarren arrazoia, EH Bildu eta EH Bai funtsezkoak direlako, ez tresna koiuntural edo elektoral huts bezala, subjektu politiko gisa baizik. #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu
Hamargarren arrazoia, borroka eta askapen logikaren artikulazioen aldekoa delako Herrigaia, eta beraz, ez duelako ezker abertzale dirigista bat edo klase hautu baten aldeko aposturik egiten. #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu medium.com/@florenaoiz/11…
Bukatzeko, hamaikagarren arrazoia, askapena ulertu eta gauzatzeko hamaika logika eta moduak errespetatu behar ditugula uste dudalako. Herrigaia ez dago susmoaren gainean eraikita, enpatiaren gainean baizik. #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu medium.com/@florenaoiz/11…
Gaur herri mugimenduan zaude eta bihar instituzio batean, edo agian bietan une berean, eta posizio bakoitzetik besteak mesfidantzaz hartzeak ez du lotura kolektiborik eraikitzen, ahuldu baizik #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu medium.com/@florenaoiz/11…
Beraz, eta txapa bukatzeko, bozkatu, eta, aurrera egiteko, Herrigaia bozkatu! Gora Sortu! Gora ezker abertzalea! #Herrigaia #LehenikHerria #Sortu medium.com/@florenaoiz/11…
Erantzun
Sartu