Batek baino gehiagok erreparatu dio Facebook-eko Zuckerberg-en aste honetako iragarpenei: Meta eta metabertsoa, euskarazko terminoak dira (ere)!
Meta- aurrizki gitsa, bere buruari buruz dagokion zerbait adierazteko da. Metaliteratura, adibidez, literatura gaitzat hartu duen literatura da. Alde horretatik agertu izan da metabertsoa inoiz euskal testuetan. Borja Ariztimuño filologoaren bidez dakigu Juan Garzia kritikariak aipu hau egin zuela 1997an:
Eta meta, jakina, belarmeta da, belarra kontserbatzeko euskal metodo tradizionala, desagertzen hau ere belarra plastikoetan biltzeko teknologiak ordezkatua.
Metaren izen eta formaren erabilpen komertziala ere gertatu izan da lehenago. Bereziki, ezaguna da Etxeondo kirol-arropa markaren logotipoa, meta batek osatua. Jatorrian, Vicente Ameztoy artistak egindako lan bat du logo horrek.
Berrikiago, Meta.eus zerbitzua ere garatu duteTalaios euskal kooperatiboko informatikariek, eta irekita dagoen arren, sustapen publikorik egin gabe izan dute orain arte. Hainbat zerbitzu eskaintzen dituen plataforma bat da, biltegiratze pertsonaletik hasita, erraldoien (MAGMA delakoa, Meta Amazon Google Microsoft Apple) kontroletik asko, burujabetza digitala berreskuratzeko tesna gisa.
Zuckerbergen munstroaren izen berriak on ala oker egingo ote die?
Tira, Meta zukerbelianoak ez du meta bat logoan, baina erraz moldatu diogu, eta jarri dugu artikulu honen ilustrazio gisa.
Belarmetarik gabe, hauxe da Meta berri horren logoa:
Erantzun
Sartu