Urriaren 21ean, Bilboko Euskararen Etxean antolatu da mahaingurua, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan: “Bizkaiko hizkuntza aniztasuna eta euskararen balio integratzailea”. Urriaren 21ean da hitzordua, 19:00etatik aurrera.
Antolatzaileen ustez, "Bizkaian ditugun hizkuntza guztiak aberasten dute lurraldea, eta euskara Bizkaian dauden hizkuntza guztientzat aterpe eta zubi izan daiteke. Euskaratik eta euskaraz hizkuntza guztien balioa aitortu dezakegu”·
Aurtengo otsailean aurkeztu zuen Soziolinguistika Klusterrak egindako Bizkaiko hizkuntza aniztasunaren mapa. Azterketa horretakoa da itsatsi dugun irudia. Bizkaian, euskara eta gaztelania alde batera utzita, hiztun gehien dituzten hamar hizkuntzek 1.400 hiztun baino gehiago dauzkate.
Batuketak gorabehera, hizkuntza soil gisa identifikatu ditzakegunen artean, 25.697 biztanlek dute galiziera jatorri hizkuntza gisa; errumanieraz hitz egiten dutenak 11.119 dira eta katalana 7.018 biztanlek. Magrebetik etorritako bizkaitarren artean Arabiera eta Tamazight jatorri hizkuntza gisa daukate 13.435 pertsonek (baina batuketa egitea akaso ez da oso egokia kasu honetan).
Mahainguruan hitz egingo dute:
Erantzun
Sartu