Maskarak etxean josteko egitasmo solidarioak
2020-03-31 13:00
Argitaratu izan dugu Sustatun nola maskarak baliagarri izan daitezkeela, baita etxean egindakoak direnean ere, agintarien mezu kontra-esankorrak gorabehera. Azken egunetan, halakoak egiteko elkartasunezko ekimen kolektiboak ari dira zabaltzen Euskal Herrian.
Horietako batzuk jarraian izendatzen ditugu:
- 'Maskarilla Solidarioak Oarsoaldea' talde boluntarioa da, Oiartzun eta inguruan sortua. Boluntarioak bildu dituzte maskarak egiteko eta gehien behar dituztenei doan banatzeko. Prozesua zatika banatu dute, norberaren aukeren arabera.
- Donostiako Asun Dominguez Moda Akademiak ere abiatu du ekimena. Medikuen eta farmazialaroen aholkuei jarraituta egin dute diseinua.
- Amezketako udalak ere egin du deia, eta aski bildu dituzte.
- Orioko joskintza taldea ere jarri da lanean, ez bakarrik maskarekin, baita amantalekin ere.
- Iruñeko Alde Zaharra ekimena, "Josi ta josi" aritu da azken egunetan.
Beste material batzuekin ere elkartasuneko lanean ari denik bada: 3D inprimagailuak dituztenen komunitatea biserak egiten ari dira, erabiltzen duten PVC materiala ez da egokia aurpegiko maskara iragazkiak egiteko, baina bai beste gauza horietarako behintzat.
Erantzunak kargatzen...