Gogoratu lehen araua koronabirusaren garai honetan: Etxean geratu. Baina ezinbestean irten beharra baduzu, maskara eroatea lagungarri izango zaizu, eta erantzukizun keinu bat ere izango da ingurukoekiko. Maskara horniketa oso murritza denez eta lehentasuna profesionalek dutenez, etxean egindako maskarak alternatiba bat izan daitezke. Ez dira ezgauzak, balekoak dira, eta erraz egin daitezke.
Hemen azterketa interesgarri bat argitaratu dute, materialak eta babes eraginak neurtuz, ez inongo datu asmatuetan oinarrituta baizik eta Cambridge Unibertsitateko 2013ko ikerketa batean oinarrituta.
Ondorio nagusiak dira:
Smart-Air webgunean ondorioztatu dute almoada fundak eta kotoizko kamisetak direla material egokienak.
Nola egin halako maskara bat? Ondarroako familia batek (nire lankide Aitzol Naberanenak) tutoriala prestatu du:
Nire arrebak jada kasu egin die ondarrutarrei. Eskerrik asko!
Egiteko modu sinpleeagoak ere badaude. Emakume honek egin duena barregarria irudituko zaizue akaso, baina efektiboa da.
Andrazko honek egin duena ez da material optimoenarekin, baina mustur-biluzik irtetea baino hobeto da. pic.twitter.com/kEwgiJ6jGr
— Luistxo Fernandez (@luistxo) March 22, 2020
Kanpotik barrura materialen araberako aldeak dauden artean, etxean egindako maskarak BALEKOAK dira. Baina ez ahaztu INPORTANTEENA: gugandik kanpora ezartzen dugu traba handiena maskara hauekin. Gogoratu: asko izan gaitezke asintomatikoak birusa dugunak gure baitan. Pandemia ez da airetik dabilen lurrin bat. Pandemia gu gara. Babestu zure ingurua.
Etxean geratu, baina irten beharra izatekotan, ahal bada maskararekin.
Erantzun
Sartu