Teknologia albisteak

OSTA datubase lexikoa, erromantze iberiko zaharren artean arakatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-04 : 11:09

Old Spanish Textual Archive edo OSTA izeneko datubase erraldoi bat jarri da sarean, bilaketak egiteko moduan. 400 iturritatik ateratako 32 milioi hitz ditun datubaseak, gazteleraz eta beste hizkuntza erromantze batzuetan, tartean nafar erromantzez ere bai. Bilaketa txatxu batzuk eginez euskarazko terminoak ere aurkitu ditugu.

Bi ikertzaile espainiarrek egindako lana da, Francisco Gago Jover eta Francisco Javier Pueyo Mena. Nola egin duten lana artikulu akademiko honetan azaltzen da. OSTA delako tresna honen bilaketa interfazea ez da batere erraza, baina eskuliburu bat dago PDF formatuan, saiatu nahi duenarentzat.

Probatzen, probatzen... Vascongado terminoarekin egindako bilaketa batean, euskarazko termino parea agertu zaizkigu zenbait bider errepikatuta: auaria (afaria behar du izan), eta açaguerriko (azagerriko), Nafarroako Erresumako zerga motaren bat hau, OEHn ere agertzen dena eta ondoegi esanahian ulertzen ez dena.

Kontsultatu nahi baduzu, hor da OSTA: http://osta.oldspanishtextualarchive.org/

 

Erantzun

Sartu