Aurten ere San Fermin jaiak ezingo direla ospatu iragarri zuen atzo Iruñeko Udalak. Iaz bezala, #BizikoDitugu traolarekin lotu dute iragarpena, baina gaztelerazko abesti eta lema batekin apainduta aurtengoan: Me Importas Tú, zeina euskaratu duten honela: Zu Zatzaizkit Axola. Oker ere ez dago, ondo begiratuta, baina zeresana eman du kontuak sarean.
Zu zatzaizkit axola beharrean, agian zeu? Eta ordena agian ohikoagoan, Zeu axola zatzaizkit... baina gainerakoan, aditzak ez du okerrik, euskaldunok gutxi erabiltzen badugu ere.
Me Importas Tú delakoa, berriz, izatez Piel Canela izeneko abesti bat da, Bobby Capó puertorricoarrak konposatu eta idatzia. Bere bertsio ezagunena Los Panchos taldeak Eydie Gorme abeslariaren laguntzarekin abestua da, eta horixe erabili du bideoan Iruñeko Udalak.
Euskarazko txioan, bideo eta musika bera agertzen da, baina azpidatzita daude hitzak. Me importás tú atala datorrenean azpidatziek sinpletu egin dute formula: Axola zu, eta zu eta zu... eta bakarrik zu.
Zu zatzaizkit axola#BizikoDitugu #Sanferminak pic.twitter.com/3xyORZFfLR
— Iruñeko Udala (@Iruna_udala) April 26, 2021
Txiolari nafar batek, Patxi Irigoienek, itzulpen propioz ere abestu du, hemen duzue.
Iruñeko Udalak, San Ferminak bertan behera geratu direla iragartzeko kaleratu duen bideoa zoragarria da!#BizikoDitugu #AxolaZatzaizkitZu #ZuZatzaizkitAxola pic.twitter.com/8ujz6BvD9F
— Patxi Irigoyen (@patxiirigoyen) April 26, 2021
Iruñeko Udala jarraitzeko Twitterren, hau du euskarazko kontua.
Erantzun
Sartu