Mugarria eta historikoa. Bi hitz horiek erabili dituzte Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, eta Isabel Isazelaia eta Laida Beristain herri ekimeneko euskaltegietako ordezkariek. Akordioa sinatu dute alde biek euskaltegietako irakasleen lan baldintzak hobetzeko. "Euskaltegien aspaldiko aldarrikapena bete dugu", esan du Zupiriak, eta Beristainek bide beretik: "40 urtean egindako aldarrikapena betetzea lortu dugu".
Eusko Jaurlaritzak eta herri ekimeneko euskaltegiek akordioa sinatu dute euskaltegietako irakasleen lan baldintzak hobetzeko. Lau ikasturtean soldatak %36 igoko zaizkie irakasleei, eta eskola orduak %26,5 murriztu. @landermg berria.eus/albisteak/1962…
Azkenenean! zorionak eta bejondaigula! Izenburu hau ikusteko ametsetan bizi izan gara, eta egia bihurtu da. Hemendik aurrera, inoiz baino indartsuago, bultza euskaltegiak, bultza euskara! berria.eus/albisteak/1962…
Hau albiste ona da, zalantzarik gabe: berria.eus/albisteak/1962… BAINA... (haritxoa)????????????
Jaurlaritzak bi zor historiko ditu (helduen) euskalduntzearekin: 1. Euskaltegietako langileekiko, euskal gizarteari gobernuak eman beharreko zerbitzu bat ematen egindako ahaleginagatik: KITATUA (edo) ✔️ Eta, horrekin batera... pic.twitter.com/ny8XNA0uV4
2. Euskaltegietako ikasleekin, egiten duten ahalegin ekonomikoagatik: KITATZEKE ❌ Larria da oso hizkuntza ofiziala den eremu batean euskara ikasi nahi duenak ordaindu behar duen kopurua. Horregatik... pic.twitter.com/UVpYjGmt4i
Bi zor historiko horiek kitatzea izan behar da helburua, alegia, EUSKARA IKASTEKO DOAKOTASUNA da lehenbailehen lortu beharreko erronka, eskubidez, euskal herritarroi zor zaigulako. Gainera... pic.twitter.com/8QjO5Fd2Kn
EAEz gaindi, Euskal Herri osora zabaldu beharreko neurriak dira, gobernu guztiek aintzat hartu beharrekoak: euskarak ofizialtasuna lurralde osoan behar duen neurri berean behar du EUSKARA IKASTEKO DOAKOTASUNA LURRALDE OSOAN pic.twitter.com/L44984u3bn
“Euskaltegietako irakasleen soldata %36 igotzen lagunduko du Jaurlaritzak” Oso albiste pozgarri eta positiboa. Zorionak berau posible egin duzuen guztioi. Urrats sendoa ezagutzaren unibertsalizaziorantz. @berria bidez. berria.eus/albisteak/1962…
@KikeAmonarriz @berria Ez dakit ondo ulertu dudan. Orduan, @Gob_eusek diru publikoa jarriko du euskaltegi pribatuetako irakasleei soldatak igotzeko? Nolatan, baina? Publifikatu egingo ditu, ala oparitxoa da, besterik gabe? ????????????
Eusko Jaurlaritzak eta herri ekimeneko euskaltegiek akordioa sinatu dute euskaltegietako irakasleen lan baldintzak hobetzeko. Lau ikasturtean soldatak %36 igoko zaizkie irakasleei, eta eskola orduak %26,5 murriztu @landermg berria.eus/albisteak/1962…
Erantzun
Sartu