Urtea amaitu baino lehenago jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak Euskadi Next 21-26 programarako inbertsio eta ekimen proposamena. Covid pandemiaren kontestuan Europako Batasunak funts bereziak ezarri ditu garapenerako (Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Mekanismoa deitu zaio, BEM), eta estatu bakoitzak bere partea izango du. Hortaz, Jaurlaritzaren ekimena ez da definitiboa, baizik eta negoziatu beharko da Espainiako Gobernuarekin, gutxienez, eta onespen europar bat ere izan beharko dute proiektuek. Ekimenen zerrendan, IKT alorrarekin zerikusi zuzenena dutenak ekarri ditugu artikulu honetara.
Oinarrizko informazioa zabaldu du Jaurlaritzak ohar bidez, baina proiektuz proiektuko zerrenda gazteleraz bakarrik argitaratu du (bi PDF aurkitu ditugu,bata zeinbestea elebakarrak gazteleraz). Digitalizazio eta berrikuntza alorrean proposatu diren 68 neurrien euskaraketa guk geuk egin dugu beraz, eta hor behean duzue. Euskara eta digitalizazioa gai bat bada... pasatu zaie horretan pentsatzea ere.
Honela aurkezten dizuegu zerrenda: Ekimena: BEM eskaera / aurrekontu osoa. Hau da, BEM ekimenarekin zenbat espero den estaltzea, milioi eurotan, eta alderatuta, ekimenaren aurrekontu osoa. Puntu batzuetan, BEM kontuetan 0 euro agertzen dira: suposatzen dugu 5 urteko plangintzan kudeatzeko sartu dela ekimena, nahiz eta finantziazioa guztiz lokala izango lukeen.
EAE osokoak
- Basque Food Ecosystem: euskal elikadura sistema seguru, iraunkor eta osasuntsu baten garapena: 32,2/ 82,0
- Basordasko ekoizpen akuikolarako lur-parkea: 20,0 / 105,0
- Smart Food Country 4.0: Euskadiko elikadura-katearen digitalizazioa: 42,8 / 171,0
- Justizia Digitaleko plana (2021-2026): 17,2 / 37,5
- IOT (Internet of Things, Gauzen Internet) azpiegituraren zabalkundea EAEn: 46,8 / 83,6
- Security First: 25,9 / 45,2
- Lanpostu digitalen hedapena: 39,2 / 112,9
- Ertzaintzaren Inteligentzia Sistemaren digitalizazioa: 0,0 / 0,5
- Ertzaintzaren ibilgailuetan zibersegurtasun neurriak ezartzeko plana: 6,0 / 6,0
- Administrazio elektronikoa eta elkarren arteko operatibitatea: 0,0 / 0,4
- Larrialdietako eta polizia-informazio sistemetan berrikuntzak: 0,0 / 4,6
- Digitalizazioa eta proiektu berritzaileak: 11,4 / 11,4
- Publiko eta pribatuaren elkarren arteko operatibitate eredu bat Euskadin. "Datu bakarraren" eredua: 69,8 / 80,0
- Euskadiko Etxebizitzaren Kudeaketaren digitalizazioa: 1,9 / 1,9
- Babes ofizialeko etxebizitza sustapenetan, digitalizazio proiektuak BIM metodologiarekin: 0,2 / 0,2
- Eustat-en eraldaketa: euskal estatistika institututik, Datu Adimentsuaren Euskal Bulegora: 5,8 / 12,0
- Basque Research & Technology Alliance (BRTA): 60,0 / 108,0
- 5G sarearen zabalkundea Euskadin (banda zabal ultraazkar mugikorra): 57,2 / 65,0
- Data Center berri bat martxan jartzea: 30,0 / 117,0
- ETE-en (enpresa txiki eta ertainen) digitalizazio estrategia integrala: 32,5 / 50,0
- Basque Cybersecurity Center (BCSC) delakoaren indartze eta garapena: 26,9 / 44,9
- er nahiago Euskadi Basque Country Tourism Intelligence (NextEusBC-T) (turismo adimena edo, ingelesez originalean): 42,0 / 68,2
- Euskal merkataritzaren eraldaketa proiektua, nextKOMM.eus: 45,0 / 75,0
- Lanbide-ren erreforma, bitartekaritza berritzailea: 2,9 / 5,3
- BAIC-Basque Artificial Intelligence Center: 22,0 / 40,0
- Euskadiko kultura eta sormen industrietan trantsizio teknologikorako KSItek egitasmoa (uste duguKSI-ren jarraipena dela): 0,9 / 1,8
- Arte eszenikoen alorrean prozesu-digitalizaziorako SZN-TEK egitasmoa: 0,5 / 0,8
- Euskadiko museoen zerbitzu eta produktuen digitalizazioa egitasmoa: 1,6 / 2,9
- Euskariana.Euskadiko liburutegi digitala: 0,9 / 2,9
- Arteder: euskal artearen dokumentazio eta ikerketarako zentroa: 1,9 / 1,9
Araba
- Gasteiz-Araba Data Server (datAraba): 8,5 / 8,5
- Araba Digitala 2026 plangintza: 28,0 / 49,7
- Araba Smart Lurraldea. Konektibitate digitala eta komunikazioak: 14 / 18
Bizkaia
- Euskadi-Food Hub, nekazaritza-elikadurako poloa: 10,0 / 20,0
- Bilbo, Hiri Digitala: 117,7 / 117,7
- Bide-azpiegituren foru sarea digitalizatzeko eta sentsorizatzeko plana: 120,5 / 181,6
- Bizkaia GovTech Lab, berrikuntza eta ezagutzarako polo bat eraiki: 30,0 / 45,5
- ETEen digitalizazioa: 9,0 / 10,3
- Tokiko merkataritzaren digitalizazioa: 3,2 / 5,3
- Turismoaren digitalizazioa: 2,4 / 3,0
- Escuela 42 Bizkaia (Urduliz42 ote?), ETEetara zuzendutako gaitasun digitalen formakuntza: 2,9 / 2,9
- Bizkaiko eskualde guztietara hedatu banda zabala: 15,0 / 16,0
- THE 8th, Bilbao Bizkaia Media Distric: Ikus-entzunezkoen hub-a, "talenturako barrutia": 7,6 / 18,1
- Batuz ekimena, iruzur fiskalaren kontrako plana: 15,3 / 33,8
Gipuzkoa
- DBus (Donostiako autobus publikoak), sentsorizazioa eta automatizazioa gidatze sistema autonomoak garatzeko: 0,8 / 1,6
- CTSS-en (autobus publikoa Tolosaldean eta Donostialdean) kudeaketa sistema digitalizatu: 1,3 / 2,6
- Lurrazpiko aparkalekuetan trafikoa gidatu eta kontrolatzeko sistema. Datex II estandar europarraren ezarpena trafikoaren kudeaketa zentroan.: 2,7 / 5,4
- Ur hornikuntzarako Donostiako baliabide hidrikoen kudeaketa digital aurreratua, tele-irakurketaren bidez: 6,4 / 12,7
- Donostiako udal artxiboko ondare dokumentalaren digitalizazio eta indexazioa: 4,5 / 9,0
- Prozeduren kudeaketa elektronikoa: herritarrentzat diren prozesu administratiboen modernotzea: 0,8 / 1,7
- Datu-biltegi partekatu bat eraiiki, analitika aurreratua egin, eta datuak herritarrei eta eragileei irekitzeko: 0,2 / 0,5
- Lurralde informazioko aktiboen kudeaketa: 0,2 / 0,4
- MIT Media Lab-eko adimen artifizial aurreratuko ereduetan oinarritutako City-Lab bat: 1,6 / 1,6
- Donostiateka (Donostiako liburutegi zentralaren ekimena): 0,8 / 1,7
- Telekomunikazio azpiegiturak, bizitza kalitatea, gizarte-kohesioa, eta lehiakortasuna indartzeko: 2,8 / 5,6
- Smart Kalea: IKT-en erabilpen hedatuarekin, eta baliabide eta ingurunearen erabilpen arrazoizkoarekin, herritar, enpresa eta negozioen bizitza kalitatea hobetu: 0,4 / 0,9
- Donostia 1813: Ekintzaieltza, berrikuntza eta enpresa-eraldaketako zentroa: 2,2 / 4,4
- Kursaal jauregiaren eraldaketa energetikoa eta digitalizazioa (Smart Venue): 2,1 / 4,3
- Nekazal esparruaren eta lehen sektoreko ekonomiaren alde, eraldaketa teknologikoa, eta eten digitala gutxitzeko estrategia. Landa-ingurune eta ingurune naturalaren garapen iraunkorra: 12,8 / 21,5
- E-Labs inbertsioa: eraldaketa industrial iraunkorrerako berrikuntza: 9,4 / 21,7
- Lurraldebus-en sistema teknologikoak ezarri: 9,9 / 19,8
- ZIUR Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa: 4,6 / 13,8
- Trunking komunikazio sistemen digitalizazioa: 0,6 / 1,2
- Gipuzkoa Digitala: administrazio eta lurralde digitala 5.0, harako trantsizioa eta adimen artifizialaren garapena: 56,5 / 137,2
- Enpresako Kultura Berriaren Fabrika (Adegiren ekimena, La Fabrika, Fabrika.eus): 0,0 / 6,5
- Quantum: 40,0 / 96,0
- 2deo laborategia: 1,3 / 2,5
Erantzun
Sartu