Historia klinikoko testu librea itzuli ahal izateko abiatu zen Itzulbide egitasmoa. Testu klinikoak euskaratik gaztelaniara berme osoz itzuliko dituen adimen artifizialeko itzultzaile automatikoa da Itzulbide. Osasun-profesionalek historia klinikoan euskara erabiltzeko oztoporik ez izatea da proiektuaren xede nagusia. Osakidetzaren 2. Euskara Planean jasota dago 2013-2019 epealdian erakundeak aurrerapausoak eman beharko zituela historia kliniko elebiduna bultzatzeko.
Euskaraz testu librea aspalditik idazten dugu. Lotsagarria da euskara oztopo gisa ikustea. Hori bada euskalgintzaren ikuspegia, errekara goaz. osatuberri.eus/2020/12/itzulb…
Itzulbideren oztopo nagusia euskara oztopo ez izatea da. Lotsagarria. Zuentzat gure hizkuntza oztopo bat da?osatuberri.eus/2020/12/itzulb…
@LasarteAitor Hau bai izango dela laborategi hizkuntza batean bihurtzea. Hau nazka!
@LasarteAitor Ez dakit ondo ulertu dudan, ez al da euskaraz egiteko?
@protoeuskaldun Benetan, ze tristea nola engainatzen zaituzten.
@LasarteAitor @protoeuskaldun Nik ere horrela ulertu dut albistea. Edonola, argi dago mediku erdaldunek euskaraz trebatu gabe jarraitzea errazten duela
@ZEtxeburua @protoeuskaldun Osakidetza barrutik ezagutzen dugunok eta informazioa daukagunok ez dugu horrela ikusten. Aspaldiko borroka, erdaldunek irabazi dutena. Irakurri eusko-ikaskuntza.eus/es/publicacion…
@LasarteAitor Nolatan derrigortuko dituzte langile guztiak euskara jakitera. Zoratuta gaude? #hilnazazukamioi
@SSugoi666 Mesedez, itzuli gaztelerara denok uler dezagun, por la bizikidetza.
@LasarteAitor Ta bitartean euskaratik espainiolera itzultzea ez zaie otuko, ez.
@LasarteAitor Itzultzaile neuronalak ondo daude; ni neu erabiltzen dut lanean, ebazpenak helebitan egiteko. Lana asko errazten du. Bestalde, egia esan, oso harrigarria da zuen lan tresna gazteleraz soilik egotea.
Zenbait medikuk euskaraz lan eta idazten dugu. Lotsagarria da erakunde publiko batean adieraztea euskara oztopo bat dela eta euskaraz idaztea arriskutsua dela. Haria zabalduko dut osatuberri.eus/2020/12/itzulb…
Zergatik OEEk @osasungoaee babesten du hau? Hain arriskutsua al da euskaldun izatea? Euskaraz idazten dugun medikuok gaizki egiten ari gara? Mesedez, baja eman OEEn. Ez naiz OEEkide izango.
@ehbildu_legebil @ehbildu @JosebaAlvarez Arriskutsua da euskaraz hitz egitea? Euskaraz idaztea? Hau onartu behar al da? Zein da gure jarrera administrazio publikoaren aurrean? Twitter ez da lekurik egokiena bale. Kalea bez. Pankartak bez. Bat bez. Baina
Berriro diot: zer dago gaizki? Euskara oztopo dela esatea eta hori babestea edo euskaraz lan egitea eta aldarrikatzea? Ez da gauza makala.
Itzultzaile automatikorik ez. Arreta euskaraz, ahozko eta idatzizko harremanetan. Eta euskara oztopo dela babesten duen ororentzat nire mespretxua.
@LasarteAitor osasun langile erdal elebakarra da arazoa. Eukaldun eta elebidunok/eleanitzok proposatzen dugun konponbidea hau dela onartu behar al dugu? Gure teilatua apurtzen trebeenak gara...
@baibaiaez Esaiozu hori OEEri eta ezker abertzaleari.
@LasarteAitor Nire uste apalean itzultzaile automatikoa erabilgarria da baldin eta horrekin euskaraz lan egitea bultzatuko bada. Itzultzailea baino aurreragoko lehentasunak ikusten ditut. Eskaintza aktiboa sustatu, etengabeko prestakuntza euskaraz lan egi
@LasarteAitor Ondo pentsatuta eta eztabaida sakon baten ostean jarri beharko litzateke martxan itzulbide programa. Bere arrisku handiak ditu itzulbidek eta horiek sahiesteko lehentasunak zehaztu beharko lirateke. Seguru asmatuko dugula.
Erantzun
Sartu