Hiriaren garapen urbanistikoari bultzada eman nahian eta 1888ko erakusketak ekarritako aitzinatze ekonomiko eta teknologikoak gogoan, 1929. urtean ere Nazioarteko Erakusketa arranditsua antolatu zuten Bartzelonan. Bertan, 20 herrialdetako parte hartzaileak izan ziren eta 9 hilabetez luzatu ziren kolore eta molde guztietako ekitaldiak.
@construktsia @dantzan Bai, hori da. Arratsaldean, tartetxo bat izatearekin, bidaliko dizuet nik atzemandako materiala.
@dantzan @aritzibanez Argazki honetan dantzatzen ari diren mutil-dantza 'Añoar-xume' dela diote hemendik. pic.twitter.com/DLLf17XWl7
@oaraolaza @dantzan @aritzibanez Ebatsi baten lehenengo pultsazioko bigarren denboran daudelako gorpuzkerari begiratuta.
@construktsia @oaraolaza @dantzan Hori da hori zehaztasuna!
@aritzibanez @oaraolaza @dantzan Informanteari erranen diot????
@construktsia @aritzibanez @dantzan Itzela! Beraz, gorputz tankera hori une horretakoa soilik izan daitekeela ulertuta, ebatsi gibelerat Añoar-xumen soilik egiten da?
@oaraolaza @aritzibanez @dantzan "Aitzinetik gibelerat baden ebatsi bakarra hura da. P.D: ezker batekin ebatsiz Ardoaine Añoar-handi Tellarinen ageri da. Gibelat pasa ebatsiz Tellarinen. Baina hoiek ez da uste dantzatu zirenikan". Ttunttuneroak dixit.
@construktsia @aritzibanez @dantzan Hori da hori dantzaren ezagutza xehea! Mila esker ttunttuneroari eta baita zuri ere transmisioagatik!
@oaraolaza @aritzibanez @dantzan Ez da zeren!
7 orduko joaneko tren bidaiaren ondotik, Bartzelonan 6 egunetan 5 emanaldi eginda, itzultzeko beste 7 tren oren eta gero, oraindik emanaldia eskaini zuten Luzaide/Garazi, Baztan, Otsagabia eta Zuberoako dantzariek 1929ko ekainean, Iruñeko zezen plazan. dantzan.eus/kidea/aritz/na…/g6dvikW302">pic.twitter.com/g6dvikW302
1927an, Londres-eko Albert Hall antzokian dantzatuak izateko sortu omen zituen Bentaberrik Euskaldunak eta Sorginak dantzak. dantzan.eus/kidea/aritz/na… pic.twitter.com/egnXwVMIQKgnXwVMIQK">pic.twitter.com/egnXwVMIQK
@dantzan Baina @dantzan-en dagoen Frantisek Pospisil-en bideo honek frogatzen du (1:20 minutua) Londresera joan baino lehenago ere dantzatu zituztela Euskaldunak eta Sorginak Bentaberriren dantzariek! dantzan.eus/bideoak/franti…
@baneonbani @dantzan Nafar astearen baitako emanaldia izan zen. Baztan, Luzaide/Garazi, Otsagabia eta Zuberoako dantzariak, Iruñeko erraldoiak eta Orfeoia... 10.000 lagun ere inguratu zirela diote kronikek. Hona hemen ekitaldiari buruzko argibide gehiago:dantzan.eus/kidea/aritz/na…
Iturria: - Sü-Azia – Maskaradak (1993) - Dantzan: dantzan.eus/kidea/aritz/na… - Euskal Kultura: euskalkultura.eus/espanol/notici…
Erantzun
Sartu