"zafratu" Elhuyar hiztegietan. "zafratu" hitzaren itzulpena. "zafratu" hitzaren ahoskera Forvo bidez. "zafratu" hitzaren ahoskera ahots-sintesia erabiliz.
Euzkitzek: "Jaka zafratzen (egurra ematen) ari da". hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/zafratu #pilotarik_ez_elhuyarrik_gabe
@Mikelelosegiazp @XabierEuzkitze -k Elhuyarrek baino hitz gehiago ditu bere baitan
@Mikelelosegiazp @XabierEuzkitze Jakak irabazten badu ni pozik, gainera orain arte behintzat merezitakoa, baina ni #Altuna -ren alde
@Mleanizbarrutia @XabierEuzkitze Ai, ama! Uste dut bertigoa sartu zaiola Jakari...
@Mikelelosegiazp @XabierEuzkitze Orain pena ematen dit
@Mikelelosegiazp Zafraldia bai!
@aizpuruaetxarte @Mikelelosegiazp Gaitzeko zafraldia! pic.twitter.com/EGhz5iupQW
@XabierEuzkitze @aizpuruaetxarte @Mikelelosegiazp eta 'ziba'-k?
@aizpuruaetxarte @Mikelelosegiazp Eta ziba: “A zer ziba (gatza, lixiba, abiadura...) eman dion!” Atzoko bi finalisten eskualdean ezagutzen ditek adiera hori.
@XabierEuzkitze @aizpuruaetxarte Hori ere erabili huan!! Konturatu niñun, ez pentsa! ????
@XabierEuzkitze @aizpuruaetxarte @Mikelelosegiazp Orion gazteen artean zabaldu zen orain gutxi "ziba". Aurretik nik entzun gabea, eta dirudienez beste hizkeraren batetik ekarria (hau ez nekien, Tolosaldekoa?).
@inagurru @aizpuruaetxarte @Mikelelosegiazp Ziba-k, biraka ibiltzen den udare formako jostailu zurezko txortendunak- horixe bera izango dik izenik hedatuena, baina ez bakarra. Zibota ere hedatu samarra. Azpeitian xibota, Azkoitian erremota. Bai polita err
@XabierEuzkitze @aizpuruaetxarte @Mikelelosegiazp Bai, Ziba ba, guk xiba/txiba deitzen zioagu. Baina "a zer ziba" ("a zer egurra" adieran) ez genian ezagutzen, are gutxiago erabiltzen inguru honetan.
@inagurru @aizpuruaetxarte @Mikelelosegiazp Joxan Tolosarekin hainbat urtean ibili izanaren ondarea. ????
@EkhiErremundegi @aizpuruaetxarte Ekhi, ez dut hitz-jokoa ulertzen... Esplikatuko, faborez? ????????
@Mikelelosegiazp @aizpuruaetxarte Azak familiak seme bat du, nola deitzen da? Jaques! Jaka zak! (Saka zak!) (-/+ emaiok!)
@EkhiErremundegi @aizpuruaetxarte Ez nuen berehalaxe ulertuko. Eskerrik asko!
Erantzun
Sartu