2020ko irailaren 14a Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du Portugaleten (Bizkaia) "gorroto-delituak eta desordena publikoen delituak" egotzita. Irailaren 3rako ekitaldi politiko bat prestatu zuen Voxek Santurtzin (Bizkaia), eta ekitaldiaren aurkako protestetan parte hartzea leporatu diote. Portugaleteko bizilaguna da atxilotua, eta protestara bertaratu zen pertsona batek egindako bideo baten ondorioz lortu zuen Poliziak hura identifikatzea.
[Biolentzia Estrukturala]: Espainiako Poliziak beste pertsona bat atxilotu du Voxen aurkako protesten harira. gedar.eus/aktualitatea/b…
Erantzun
Sartu