2020ko uztailaren 7a Atzo, uztailak 6, selektibitateko azterketei ekin zioten Euskal Autonomi Erkidegoan, hilaren 8ra arte iraungo dutenak. Ikasle Abertzaleakek deituta, elkarretaratzeak egin zituzten Donostian (Gipuzkoa), Bilbon (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba), Selektibitateari ez! aldarrikatuz. Selektibitateak ikasleengan sortzen dituen "urduritasunak eta ezinegonak" salatu dituzte IAko kideek; izan ere, probak ikasketa prozesu osoa hiru egunetan laburbiltzea bilatzen duela diote.
[Mugimendu Sozialista]: "IAk kontzentrazioak egin ditu “Selektibitateari Ez!” lelopean" @IAbertzaleak gedar.eus/aktualitatea/m…
Erantzun
Sartu