2020ko ekainaren 25a Datorren larunbaterako, hilak 27, amnistiaren aldeko mobilizazio nazionala deitu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Borrokak ez du etenik, amnistia osoa! lemapean, AAEAMeko kideek duela egun batzuk egin zuten 18:00etan Errekoleten plazan elkartzeko eta Iruñeko kaleak hartzeko deialdia. Dena den, atzo jakinarazi zutenez, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekua ezarri dio manifestazioari.
[Langile Mugimendua]: "AAEAMek amnistiaren aldeko manifestazioa deitu du larunbaterako, Iruñean" gedar.eus/aktualitatea/l…
Erantzun
Sartu