2020ko maiatzaren 28a Patxi Ruiz preso politikoa aurrera doa gose grebarekin. Gaur, maiatzak 28, hemezortzigarren eguna beteko du, eta aurretik, egarri greban ere egin ditu hamabi egun. Murtzia II-ko erizaindegiko moduluan bakartuta segitzen du, eta AAEAMek aste honetan salatu duenez, haren eskubideak "are gehiago urratzen" ari dira COVID-19aren aitzakiapean.
[LANGILE MUGIMENDUA/ERAGILE POLITIKOAK] Patxi Ruizek aurrera jarraitzen du gose grebarekin, hemezortzigarren egunez gedar.eus/aktualitatea/l…
Erizaindegiko moduluan bakartuta segitzen du txantrearrak, eta @AmnistiaGarrasi k salatu duenez, COVID-19a eta berrogeialdia aitzakia bat izan dira haren eskubideak "are gehiago urratzeko". Gose grebari dagokionean, Ruizek hainbat aldarrikapen zehatz egin
Larunbaterako Mobilizazio Eguna deitu du AAEAMek: goizean herri nahiz eskualdeetan izango dira mobilizazioak, eta arratsaldean, hiriburuetan. Gaur ere hainbat mobilizazio egingo dituzte Euskal Herriko kaleetan.
Gaurko argazki galeria estekan (Urretxu-Zumarragako argazkiak: @garaifot) pic.twitter.com/Wjopw879j9
1⃣8⃣.eguna du gose greban Patxi Ruizek. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du bakartuta Txantrearrak, eta bitartean elkartasun keinuak ez dira eten Euskal Herriko txoko ezberdinetan. #PatxiSOS #AmnistiaOsoa ℹ️Info.: gedar.eus/aktualitatea/l…
Erantzun
Sartu