Jendetza bildu da Atxondon Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestazioan. "Herri bizi bat nahi dugu, kutsadura gabea, osasuntsu, landa eremuekin eta elkarte biziekin" adierazi dute deitzaileek mobilizazioaren amaieran. Beste behin, Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren aurka jendetza bildu da Atxondon. Berriki bota duten maisuen etxea bereziki gogoan eduki dute manifestazio amaieran.
Jendetza batu da Atxondon AHTrik ez dutela gura aldarrikatzeko anboto.org/atxondo/159032…
Erantzun
Sartu