 
                            Topalabe taldea Euskaltzaleen Topaguneak duen hausnarketa-taldea edo think tank moduko bat da, eta bere hausnarketa prozesuaren berri eman du, "Berrindartu eta jauzi" izeneko dokumentuaren bidez. Dokumentu sakon eta mamitsua da, baina puntu batzuk ekarri nahi izan ditugu hona, Sustaturen esparriu digitalarekin lotura dutelako.
Topalabe taldeak uste du euskararen normalizazioan jauzi sendo bat egiteko garaia dela, eta jauzi horretarako lehentasunezko eremuak bi direla:
Esparru ez formalean, gazteekin lotu beharraz hausnarketak ageri dira dokumentuan: "Eta  zer  lortu  behar  genuke  haur  eta  gazte  horiekin  eskola    orduetatik    kanpo?    Euskararen    eskaintza,    erabilera  eta  kontsumoa  lehenestea,  orokortzea,  eta  defektuz  euskaraz  izatea  esparru  guztietan  EAEn  eta  Nafarroako  iparraldean;  eta  nabarmen  biderkatzea  Ipar  Euskal Herrian eta Nafarroako beste eremuetan ikasleen ezagutza  mailaren  arabera.  Planteatzen  duguna,  beraz,  ez  da  hasitako  bidean  urrats  batzuk  gehiago  egitea,  baizik eta haur eta gazteentzako eskaintza eta erabilera esponentzialki  biderkatzea  aisialdian,  eremu  digitalean,  kulturan eta familian".
Dokumentua, tamalez, euskalgintzan ohikoa den bezala, PDF formatu maketatu erabilkaitzean baizik ez dute zabaldu, "bi bertsiotan" dioten arren, "pantailarakoa" ustez dena aldizkari formatuko PDF bat besterik ez da, inongo pantailatan ikusteko oso desatsegina. Bestea, "inprimatzekoa", inprimatuz gero erabilgarrixeagoa. 
Bertatik zerbait azpiarratu nahi izan dugu, Sustaturen ildoarekin lotura duelako, eremu digialari buruz esaten direnak, Kike Amonarrizek sinatutako azterketa propioan:
Eremu digitala eta ikus-entzunezko eskaintza
Datu guztiek adierazten digute, praktikan, gero eta adin goiztiarragoetatik hasita, haur eta gazte guztiek darabiltzatela egunero sare sozialak eta Internet, eta gero eta masiboagoa dela ikus-entzunezkoen kontsumoa ohizko hedabideetatik kanpo. Erronka digitalari aurre egitekotan, inbertsio handiak beharko dira, orain arte jorratutako bidean jauzi kualitatiboa emanez eta haur eta gazteentzako euskarazko eskaintza guztiz lehenetsiz:
Erantzun
Sartu