Ikuspegi ikertegiak azterketa aurkeztu du gaur: "Atzerritar jatorriko pertsonen ekarpen ekonomikoa EAEn Barne Produktu Gordinaren bidez". 2018ko datuekin osatua, emaitza argia da. Etorkinek suposatzen duten "gasturako" (zerbitzu publikoen erabilpenean), "ekoizten" dutena bi halako da. Orotara, Barne Produktu Gordinaren %2ko aktibitatea eragiten dute etekinek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Immigrazioaren Euskal Behatokia da Ikuspegi, eta azterketa zehatz hau Culturmetria azterketa enoresa soziologikoarekin egin dute. Eusko Jaurlaritzan aurkeztu dute lana. Hemen PDF bertsioa euskaraz.
Ondorio positiboa, gastu eta etekinaren aldekoa, goian itsatsi ditugun koadroan ikusten da. Kalkuluaren oinarriak txostenean zehazten dira, baina etorkinen "gastu" hori kalkulatzen denean, kontuan izan behar dugu etorkin ez denak ere badituela gastu publiko horiek, hezkuntza edo osasun zerbitzuetan kalkulatu daitekeena. Berez "etorkinentzako laguntza" espezifiko gisa dagoen atalik ez da zenbatzen, nahiz eta koadro nagusiko "prestazioak" delakoan halako laguntza sozialak aipatzen diren (baina hauek herritar ororentzat dira printzipioz, ez bakarrik etorkinentzat). Hor sartzen dira DBE (diru-sarrerak bermatzeko errenta), EPO (Etxebizitzagatiko Prestazio Osagarriak) eta koadroan GZ siglarekin zehaztuak, gizarte zerbitzuak oro har. Txostenean beste datu gehigarri interesgarri bat dator, DBE jasotzen dutenen attean, %39 dira atzerritar etorkinak.
Orotara, beraz, administrazio publikoek baliatutako diru-kopurua (715 miloi euro) etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpen ekonomikoa (1.525 miloi euro) baino baxuagoa da, 810 milioi euroko inpakto positiboa.
Barne Produktu Gordinaren kalkuluari dagokionez, gaurko aurkezpenean azaldu dute hori dela "ezkutuko ekonomia kontuan hartu gabe".
Irakur eta jaitsi txostena.
Erantzun
Sartu